Aratxu Uriarte, Elorrioko Berdintasun zinegotziaren iritzi artikulua

Azken egunotan Elorrion ezagutarazi den sexu jazarpenaren baitan, Aratxu Uriarte Berdintasun zinegotziak idatzitako iritzi artikulua:

Urtean zehar, behin eta berriro, udal eragileok indarkeria matxistaren aurka atera gara adierazpenen bidez, kontzentrazioen bidez, sentsibilizazio-kanpainen bidez… baina ez da nahikoa izan. Oraindik orain, gizon batzuk ez dira enteratu elorriar askok, emakumeok zein gizonok, emakumeon kontrako edozein indarkeria-motari ‘0 Tolerantzia’ esan diogula.
DURANGALDEKO INDARKERIARI AURRE EGITEKO KOORDINAZIO-PROTOKOLOAren barnean genero-indarkeriagatik (bikote edo bikote ohia) 7 salaketa egon dira Elorrion 2016ean. UDAL BERDINTASUN BULEGOTIK , 7 horietaz aparte, indarkeria matxistarekin lotutako 13 kasu kudeatu ditugu: batzuk aholku eske jarri dira gurekin harremanetan, beste batzuk laguntza eske, beste batzuek poliziaren esku-hartzea behar izan dute, badira iradokizunak egitera hurbildu direnak ere bai.
2016. urtea emakumeen kontrako beste indarkeria-kasu batekin amaitu dugu. Urteko azken astean Elorrion beste emakume batek salatu behar izan ditu gizon elorriar baten jazarpenak. Epaileak urruntze-agindua jarri dio. Oso larria da gure ustez. Nazkatuta eta haserre gaude. Ozen esan nahi dugu: ez dugu onartzen Elorrion horrelako portaerarik.
Eta horregatik, publikoki salatu nahi izateaz gain, emakumeari gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu, eskerrak eman bere ausardiagatik, publikoa egiteagatik eta salatzeagatik. Eta jokaera horiek baztertzea erabaki duzuenoi esan gure babes osoa duzuela.
2017. urtean lan horrekin jarraituko dugu, emakumeen kontrako indarkeria Elorriotik ezabatzeko ahal den guztia egiten.
Gainera, idatzi honen bidez elorriarroi animatu nahi zaituztegu horrelako jokamoldeekin jarrera kritikoa eta aktiboa izatera, ez onartzera zure koadrilan, zure negozioan, zure familian, zure lanean, zure bizitzan,… inolako jazarpen sexistarik.

Salatu, laguntza eske etorri udaletxera, ez isildu, martxan jarri !!!

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies