dotb.eus | Aurrekontuetan parte hartzeko bilera Elorrion

Saioa gaur arratsaldeko 19,00etan izango da Aurrekontu Partehartzaileen baitan

aurrrekontuen-bilera

ELORRIO.- Elorrioko Udalak elorriar guztiei zuzendutako saio irekia antolatu du gaurkorako, Aurrekontu Partehartzaileen baitan. Bilera horretan 2017rako Aurrekontuetarako nondik-norakoak aurkeztu eta hurrengo urterako lehentasunak kontrastatuko dituzte herritarrekin. Hitzordua udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etatik aurrera.

“Udal honen jardunaren ardatzetako bat partehartzea dela esaten dugunean, ez gaude kea saldu guran. Askoren artean gutxi batzuren artean baino hobeto erabakitzen dira gauzak, ikuspuntu eta helburu zabalagoak baitituzte. Benetan garrantzitsua ikusten dugu herritarrek zertan ari garen jakin dezatela eta gure proposamenak beraien iritziekin kontrastatzea. Denon artean Elorrioren lehentasunak zeintzuk diren zehaztu nahi dugu, horrela, eta ez beste modura, hartuko baitu Udalak norabiderik egokiena”, adierazi dute gobernu taldeko ordezkariek.

Bestalde, joan den astean martxan jarritako prozesu partehartzaileak herritarren artean harrera ona izan duela nabarmendu dute udal ordezkariek. Hala ere, partehartze kultura egunerokotasunera zabaltzeko ahalegina egin nahi dute. “Aurrekontu partehartzaileen prozesutik haratago joan nahi dugu. Azken egunetan auzo ezberdinetara hurbildu gara, elorriarrek beren egunerokoan zein zailtasun edo arazo dituzten ezagutzeko”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Kulotxa auzoan eta Urarka kalean egon ostean, asteazkenean elorriar guztientzako bilera ospatuko da. Horrez gain, ostegunean Otsa kalera joango dira gobernu taldeko ordezkariak, eta prozesua ostiral goizean bukatuko dute herriko plazan.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies