dotb.eus | 49. Ezpatadantzari eguna Izurtzan

Juan Antonio Aroma, Alberto Garate, Itziar Iriondo, Pili Arrazola, Maite Zubillaga eta Inma Gorrotxategi omenduak izango dira

dantzari_eguna_09__wh

IZURTZA.- Gerediaga Elkarteak 49. Ezpatadantzari eguna antolatu du irailaren 10ean Izurtzan Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin batera. Edizio honetan Izurtzako Udalak eta Mendigain Dantza Taldeak ere parte hartu dute antolaketan.

Ekitaldia 18,30ean hasiko da eta dantzariak Azkonizaga inguruan bilduko dira herriko plazara kalejiran joateko.19,00etan Dantzari dantza eta Soka dantza edo erregelen erakustaldia egongo da Izurtzako plazan.

Dantza saioan zehar omenaldia egingo zaie Mendigain dantza taldeko hainbat kideri. Juan Antonio Aroma, Alberto Garate, Itziar Iriondo, Pili Arrazola, Maite Zubillaga eta Inma Gorrotxategi omenduak izango dira.

Bukatzeko lagun arteko afaria egongo da frontoian eta dantzaldia Firin Faran taldearekin

Durangaldeko 9 dantza taldek hartuko dute parte dantzaldian Iurreta, Izurtza, Garai eta Mañaritik talde bana, Berriztik Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeak eta Durangotik Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitin dantza taldeak.

1967an Iurretan ospatutako lehen edizioan bezala ekitaldi honen helburua “Dantzari dantza” izenarekin ezagutzen den bederatzi dantzak osatzen duten multzoa ezagutzera ematea da.

“Dantzari dantza” edo gaur egun “Bizkaiko Ezpatadantza” izenarekin ezagututako dantzak Durangaldean mendeetan zehar iraun ondoren eskualde honetatik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu ziren XX. mende hasieran.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies