dotb.eus | “Abadiño Barrizten I.Ipuin Lehiaketa” antolatu dute Abadiñon

Lanak aurkezteko epea zabalik dago urtarrilaren 13arte
Epea zabalik dago urtarrilaren 13arte

ABADIÑO.- Abadiñoko Barrizten Kultur Elkarteak I. ipuin lehiaketa antolatu du sorkuntza literarioa bultzatzeko asmoz LH3, LH4, LH5 eta Lh6ko ikasleei zuzenduta.

Lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaragabeak izan beharko dira, makinaz zein eskuz idatziak egon ahal dira eta gutxienez orrialde bat izan beharko dute. Lanak jasotzeko postontzi bi jarri dira Abadiñoko Mediatekan eta Errota Kultur Etxean.

Epamahia hiru kidek osatuko dute: Abadiñoko Udaleko kultur teknikaria, euskara teknikaria eta elkarteko kide bat.

Bi kategoria egongo dira LH3 eta LH4 mailakoa eta LH5 eta LH6 mailarentzat. Lehenengo saria 60 euroko bonoa izango da, bigarrena 40 eta hirugarrena 20 euroko bonoa Abadiñoko edozein liburudendetan liburuak erosteko.

Aurkezteko epea zabalik dago urtarrilaren 3tik 13arte eta sari banaketa Errota Kultur Etxean izango da.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies