[dotb.eus] “Abadiño ezagutzen” lehiaketaren III. edizioa martxan

Lehiaketaren galderen erantzunak emateko azken eguna azaroak 27 da.
Aurtengoa III. edizioa da

ABADIÑO.- Herria hobeto ezagutzea eta euskararen erabilera hobetzea helburu duen “Abadino ezagutzen” lehiaketaren III. edizioa martxan dago.

Ekimen hau Herriko hiru eskoletan egiten da, hau da, Traña-Matiena eta Zelaieta Herri Eskoletan (LH, 2. eta 3. zikloetan) eta Institutuan (DBH osoan).

Argi Abad Euskara zinegotziak saioak duen harrera ona azpimarratu du. “Ekimen xumea da baina bere helburua lortu duena, Abadiñoko eskola-umeen artean herriko ondare linguistikoaren interesa piztea”.

Ikasleekin batera euren guraso eta familiakoek ere parte hartu ahal izango dute. Lehiaketaren galderen erantzunak markatu ondoren, orria eskolan entregatu behar dute eskola-umeek. Horretarako azken eguna, azaroaren 27a.

Guztira 24 galdera ditu probak, batzuk Abadiñoko toponimiaren ingurukoak eta beste batzuk euskararen erabilera zuzendu eta bultzatzera bideratutakoak. Herriko toponimoekin lotuta, Irazola, Olazarrerreka, Amairuatxeta, Gantzaga, Eguzkiarria edo Alfredo Baeschlin dira lehiaketan aipatzen diren leku-izen batzuk. Abadiñoko lexikoaren eta hizkuntzaren erabileraren gaineko batzuk, ostera, beste hauek: “kakazaharra”, “arineketa batean ikusi dut”, “drogan ibili” edo saia.

Gutxieneko galdera kopuru bat (16, Lehen Hezkuntzan; 18, DBHn) ondo erantzuten dituztenen artean, herriko produktuekin osatutako 3 gabon-otzara zozkatuko dira ikastetxean, Euskararen Egunarekin lotutako ekitaldien barruan. Sari emate hori abenduaren 1ean egingo da Zelaieta eta Traña-Matiena Herri Eskoletan, eta abenduaren 4an Abadiñoko Institutuan.

Aurreko bi edizioetan harrera ona izan du lehiaketa honek. Orain arteko balorazioetan azpimarratu den alderdietako bat izan da ekimena eskolatik abiatu baina herrira zabaldu dela, ikasleen guraso eta familiakoei ere parte hartzeko aukera emanez. Iaz 300 bat orri jaso ziren guztira. Udalaren webean eskura daiteke probako galdera-erantzunen orria.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies