dotb.eus | Adin txikikoen artean kirola sustatzeko III Berrizko BTT eskolarteko proba ospatuko da igandean

Datorren zapatuan, goizeko hamaiketan, Berrizko III.eskolarteko proba izango da Berrizburun
Datorren ekainaren 25ean ospatuko da III Berrizko BTT eskolarteko proba

DOT KIROLAK.- Martxoaren 5ean hasi ziren BTT proiektuaren kideak alderdi teknikoa lantzen, eta Irailaren 24a bitartean, Bizkai osoko hainbat herritan izan edo eta egongo dira BTT probak egin eta gazteen trebetasuna garatzen. Egitarau horren barne dago Berrizko III. eskolarteko proba,igande honetan goizeko hamaiketan Berrizburun izango dena.

Probak bi zirkuitu izango ditu; bat 4 kilometrotakoa eta bestea, 1,7 kilometrotakoa. Jaiotza-urtearen arabera, buelta kopuru eta ondorioz kilometro kopurua ezberdina izango da. Gazteek Iñaki Lejarretaren zirkuituko atal batzuk korrituko dituzte; teknikoki exijentzi maila txikiko atalak esaterako. Hala ere, lasterketa bukatzean, Alevin eta Infantilek Lejarretaren zirkuitu osoa izango dute eskuragarri, gazteenek Gynkana bat burutzen duten bitartean.

Momentu honetan, 500 gazte daude federatuta Bizkaiako eskola mailan. Haietatik 85 gazte Zaldibarko Lagunarte eta Durangaldeko Bizikleta Eskolako kide dira. Joseba Arregi, BTT Berrizko Proba ardunaduraren arabera, ume kopurua handitzen ari da eta neskek ere bere lekua egiten dabiltzate mendi bizikletaren munduan. “Adinarte txikietan kirola sustatzea dugu helburu nagusi eta, modu berean, Berriz ezagutarazi eta promozionatzea” dio Orlan Isoird Berrizko alkateak. Eta gonbidapena luzatzen die inguruko bizikletazale zein herritarrei.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies