dotb.eus | AEK-k euskaltegi berria zabaldu du Durangon

Euskaltegi berria Santanoste kalean egongo da kokatuta

aek

DURANGO.- 1981. urtetik Pinondon egon eta gero, AEK-ak euskaltegi berria zabaldu du Durangoko Santanoste kalean. Inaugurazio ekitaldirako hainbat herritar hurbildu dira euskaltegi berria ezagutzera. Guztira zazpi gela izango ditu eta gehienez 70 ikasleentzat izango da, gainera leku batzoitzak Durangaldeko mendi baten izena izango du.

Aurkezpenean Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak izan dira eta hauen bertsoen ostean Mertxe Mugikak, AEK-ko koordinatzaile nagusiak esan duenez “egun hau berezia da niretzat. Izatez urte askotan, hogei bat, Pinondon egon nintzen irakasle eta horregatik oroitzapen asko ditut”. Mugikaren ustez “gaur egun euskararen normalizazioarako euskaltegiek garratzi haundi dute eta izan behar dute, baina oraindik aurrerapauso asko eman behar ditugu eta helduak giltzarri dira”.

Bestalde inaugurazio ekitaldian ere Abarrako euskategiko zuzendaria den Miren Iturriagaetxebarria egon da, bere esanetan “irrikatzen geunden euskategia zabaltzeko baina nostalgia ikuttu batekin. Ez dakigu aurten zenbat ikasle izango ditugun izatez, kaleko prezioa jeitsi egin delako. Gaur egun garrantzi gehiago ematen diogu ingelesa ikasteari, euskera jakiteari baino”.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies