[dotb.eus] Atxondoko Eskola Durangaldean sukaldea izateko eskaera egin duen lehenengo eskola

Berton Bertokoa ekimenaren barnean
Helburua jantokietan bertoko produktuak erabiltzea da

ATXONDO.- Jantokiko eskolan bertoko produktuak erabiltzeko helburua gero eta hurbilago ikusten du Atxondoko eskolak emandako urrats berri honekin.

“Lehenengo produktoreei bisitekin hasi ziren, gero herriko sukaldariak (Akebaso, Mendi Goikoa, Etxoste eta Makatzeta) etorri ziren eskolara, sukaldaritza klaseak ematen. Ondoren, gurasoak auzo lanean Ortua egin zuten. Irakasleak eta ikasleak atxurra hartu eta martxan ipini zuten curriculumean sarturik” azaldu dute Guraso Elkartetik.

Orain beste urrats bat ematea nahi du Atxondoko eskolako komunitateak. Azken eskolako kontseiluan (eskolako Organo Gorena) sukaldea eskatzea erabaki zuen. Irakasle, zuzendaritza taldea, guraso elkartea, gurasoak eta udal ordezkaria aho batez onartu dute hezkuntza sailari sukaldea ipintzeko eskaera.

Eskaera honekin, Atxondoko herri eskola sukaldea, eskatzen duen Berton Bertoko taldeko lehen eskolan bihurtu da, hauxe baita Berton Bertokoa ekimenaren helburutariko bat ikasturte honetarako.

Gaztainerre azaroaren 17an

Bestalde, azaroak 17an, arratsaldeko 18:00tan, Atxondon, Eskolako Guraso elkarteak eta Marixa Urrike Aisialdi taldeak Gaztainerrea antolatu dute. Guraso elkarteak, herriko plazan gaztain beroak banatuko ditu jai giroan. Marixa Urrikek umeentzako jolasak antolatuko ditu eta musika egongo da festa animatzeko. Bertoko produktuen otzara eder bat ere zozketatuko da.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies