[dotb.eus] “Aurreiritziak” lanak irabazi zuen 24 Ordu Digitaleko film laburren lehiaketa Elorrion

Guztira 18 taldek hartu zuten parte hamabigarren edizio honetan
Hamazortzi taldek hartu dute parte 24 Ordu Digitalaren aurtengo edizioan

ELORRIO.- 24 Ordu Digitalaren hamabigarren edizioan hamazortzi taldek hartu dute parte eta Sari Nagusia “Aurreiritziak” lanak irabazi du.

Antolatzaileek proposatutako oinarrietan gaia Nortasuna zen, objektua pasaportea eta esaldia “Su gaberik ezta kerik”. Eta honen inguruan 18 taldek hainbat istorio sortu zituzten.

Azkenean Lapatx taldearen “Aurreiritziak” lanak irabazi zuen Sari Nagusia. Bertan “hitz barik istorio eder bat transmititzea lortu dute. Soinua eta irudia ere oso ondo jantzi dituzte bata bestearekin eta, amaieran, espero ez genuen buelta zoragarria eman diote nortasunari”, adierazi zuen Ane Asla Borrallo, Eneko Diaz Ugarte eta Ibai Elorza-k osatutako epaimahaiak.

Lehenengo finalista Ikusi Makusi taldeko “Izan zeu” lana izan zen eta bigarren finalista Berta Productions taldeko “EgunERO” lana. Bestalde, Publikoaren Saria Atabalak taldeko “Molotov” lanarentzako izan zen.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies