dotb.eus | Berriz 1936 Gogoratzen eta Bertso eskolako gazteek emango diete Berrizko jaiei hasiera

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra San Pedro eta Santa Isabel jaiak ospatuko dira Berrizen.
Datorren ekainaren 28an hasiko dira Berrizko jaiak.

BERRIZ.- San Pedro bezperan, ekainaren 28an, Berrizko jaiak hasiko dira. Jaiei hasiera emateko, Bertso Eskolako gazteek pregoi txikia burutuko dute 17,00etan eta 19,00etan Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak, eta hortik aurrera jaiak gastronomia, txapelketa,  kirol eta jai giroaren inguruan arituko dira. Gastronomiari dagokionez, sardina dastaketa, paella lehiaketa, tortila txapelketa… izango dira nagusi.

Lehiaketak ere hainbat izango dira; mus, briska, tiragomas, bolo eta igel lehiaketak esaterako. Kirola ere ez da atzean geratuko eta jaiek bizikleta martxa bat izango dute ostegun arratsaldean. Eta jai giroan sakontzeko “Enkore”, “Luhartz” eta “Demode Quartet” moduko kontzertu, “Baldin bada” bezalako antzerki eta Gaztetxe zein OKA elkarteak landutako tematikaz josiriko txosnaguneaz gozatu ahal izango da.

Jai giro polita espero da Berrizen “Hemen ez dogu jarrera lesbofobo, homofobo ez transfoborik onartuko!” lemapean. Modu berean,  jai batzordeak Emakumeen kontrako jarrerak deusestatu eta Euskararen erabilera sustatzea eskatzen die herritarrei; “Hi lagun, jaixetan be euskeraz jardun! Bizi jaiak berdintasunean! Erasorik, ez!”

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies