[dotb.eus] Berrizek Pirritx eta Porrotx, bertsoak eta antzerkiekin ospatuko du Euskararen Eguna

Azaroaren 24tik abenduaren 10era arte ikuskizun ezberdinak ikus daitezke
Patxo Telleria eta Mikel Martinez dira “Ez dok hiru”ren protagonistak. Argazkia: Tartean Teatroa

BERRIZ.- Berrizko Euskara Sailak zenbait jarduera antolatu ditu Abenduaren 3ko euskararen nazioarteko egunaren inguruan.

Horrela Azaroaren 24an Pirritx eta Porrotxen “Borobila” izeneko ikuskizun berria ikusteko aukera egongo da arratsaldeko 17,00etan Olakueta Frontoian. Sarrerak salgai egongo dira 20, 21 eta 22an.
Abenduaren 2an haurrentzako “ENE Kantak” ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango da bi saiokin 16,30ean eta 18,30ean. Sarrerak salgai egongo dira 27,28 eta 29an.
Eta Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, 12,30ean Bertso Saioa egongo da Miren Amuriza, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Jone Uriarekin
Bukatzeko abenduaren 10ean “Ez dok hiru” antzerkia ere izango dugu. Antzerki-proposamen berria helduei zuzenduriko proiektua da hau, umorez egina, euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak interpretatuta.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies