dotb.eus | “Bidaia, hitzez eta ahotsez” lemapean hasiko da gaur literatur ekimenaren IV. edizioa Durangon

Otsailaren 10ean burutuko da lehen hitzaldia Durangoko Museoan Miren Agur Meaberen eskutik
Otsailaren 10ean izango da lehen hitzaldia Durangoko Museoan

DURANGO.- Bidaiak izango dira aurtengo “Hitzez eta Ahotsez” literatur ekimenaren ardatza eta lehenengo saioa otsailaren 10ean izango da arratsaldeko 19,00etan Durangoko Arte eta Historia Museoan “Identitate poetiko bat norabide” izeneko hitzaldiarekin.

Literaturaren inguruko ekimen honen lehen edizioan Joseba Sarrionandiaren literatur lana izan zen berbagai. Bigarrenean itsasoa gaiaren inguruko euskal idazleen obrak hartu zituzten gaitzat. Hirugarren edizioa berriz, Durangaldeko gaur egungo idazleen zein klasikoen inguruan ardaztu zuten. Laugarren ediziorako aukeratu duten gaia bidaia. Bidaia zentzu zabalean; Anbotora, Kubara zein SPra egindako bidaiek, edo barne bidaiek izango dute lekua oraingoan.

Aurreko urteetan lez berbaldi batez hasiko da literaturzaleen ekimena Mire Agur Meabe idazlearekin. Maitzaren 5ean berriz, jendaurreko irakurraldia. Tartean literatura solasaldiak.

Martxoaren 9an eta apirilaren 6an Durangoko Bibliotekan, bidaia gaiaren inguruko tertulia dialogikoak. Aurretiaz irakurritako testuak berbagai.
Aurreko hiru urteetan bezala, irakurraldi zabal bategaz emango diote aurtengo Hitzez eta Ahotsez ekimenari amaiera: maiatzaren 5ean, Plateruenean.

Irakurraldi horretan parte hartu gura duten guztiek,  hitzezetaahotsez@gmail.com helbidean eman dezakete izena parte hartu ahal izateko. Aurreko urteetako parte-hartzaileak zerrendan daude beraz ez dute zertan izenik eman. Pare bat minutuko tartea izango du partaide bakoitzak, egokitutako edo sortutako testua jendaurrean irakurtzeko.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies