dotb.eus | BIDEOA – Berton Bertokoa jaldialdia, jantokietan bertoko eta sasoiko produktuak erabiltzeko aldarrikapena

Jaialdia ekainaren 10ean ospatuko da Abadiñon
Pirritx, Porrotx eta MariMotots ere egon dira Berton Bertokoa jaialdia aurkezten

DURANGALDEA.- Orain dela urte t’erdi Durangaldeko Durangoko Zabalarra eta Landako, Iurretako Maiztegi, Abadiñoko Traña-Matiena eta Zelaieta eta Atxondo, Elorrio, Berriz eta Zaldibarko eskola publikoen guraso, guraso elkarte eta eskola kontseiluak elkartu egin ziren jantokietan erabiltzen diren produktuak eta zerbitzua hobetzeko. Horretarako, orain arte hitzaldiak, tailerran eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte “gurasoen sentsibilizazioa landu eta instituzioen inplikazioa lortzeko” horrela azaldu dute eskolen ordezkariek datorren ekainaren 10ean honen inguruan Abadiñon egingo den jaialdiaren aurkezpenean.

Hamazazpi urte pasatu dira eskoletako jantokiak erregulatzen duen arautegia onartu zela, ordurarte eskola bakoitzak bere jangela kudeatzen zuen eta Berton Bertokoa proiektuaren bultzatzaileen esanetan “urte hauetan eskoletako jangelen kalitatea asko jeitsi da, hau da, katerin bitartez ematen den zerbitzua, eta ez ditugu onartzen erabilitako produktuak eta sukaldatzeko prozesua”.

Berton Bertokoa proiektuaren helburua bertoko eta sasoiko produktuak eskolako jantokietan sukaldatzea da “honek onura asko ekarriko lituzke bai, ekonomian, ikasleen osasunean edota kutsaduran beste batzuen artean” azaldu dute. Hau dela eta eskatu dute batez ere erakunde publikoei, “datorren ikasturtetik aurrera ordua dala gure jantokietan bertako produktuak eskaintzeko”.

Durangaldeko eskola publikoen ordezkariak ezezik aurkezpenean Ehige, Bige, Sortzen eta Gure Platera gure aukera ekimenaren ordezkariak ere bertan egon dira babesa ematen. Ekainaren 10ean Abadiñon ospatuko den jaialdian tailerrak, joku koperatiboak, DJ Bull eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ere bertan izango dira, gaur bertan izan diren bezala euren babesa ematen.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies