dotb.eus | BIDEOA “Durangoko Bonbardaketa interbentzio militar ilegal baten barne izan zen”

Gaur goizean aurkeztu da Durangoko bonbardaketen erantzuleen aurkako kereila
Hainbat ordezkarik eman dute babesa kereila aurkezterakoan. Argazkia: dotb.eus

DURANGO.- Durangoko Udalak Durangoko bonbardaketa burutu zuten 46 abiadore italiarren kontrako kereila aurkeztu du gaur Durangoko Justizia Jauregian. Aitziber Irigoras Durangoko Alkateak, Anais Franquesa abokatuak eta Andoni Barreña, Durango 1936 Kultur Elkarteko kideak, “1937ko martxoaren 31” izeneko batzordea osatzen duten kideekin batera, 1937ko martxoaren 31an, apirilaren 2an eta apirilaren 4an Durangok jasan zituen bonbardaketen eta metrailaketen egileen aurkako kereilaren aurkezpena egin dute lehendabizi udaletxean.

Bertan hainbat herritako ordezkari izan dira: Otxandio, Izurtza eta Garaiko alkateak, Elorrioko ordezkariak eta hainbat aurpegi ezagun gerturatu dira Durangora kereilari babesa emoteko, haien artean Maddalen Iriarte, Jasone  Agirre edota David Latxaga Eusko-legebiltzargileak. Aurkezpenaren ondoren, Udaletxetik Justizia Jauregira abiatu dira eta bertan 5 minutuko elkarretaratzearen ondoren, epaitegira sartu dira kereila ofizialki jarri ahal izateko. “Kereila onartua izanez gero, hurrengo pausua herri-akusazioa egitea izango litzateke, eta Durangoko herritar zein elkarte guztiak gonbidatzen ditugu akusazioan parte hartzera” azaldu du Andoni Barreñak.

Kereilaren sustatzailea “1937ko martxoaren 31”ko Batzordea izan da; Durangoko Udalbatzarrak, alkateak eta zinegotziak, Durangoko alderdi politikoak eta Durangoko hainbat herri-elkartek osatua, hala nola, Gerediaga Elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Kriskitin Dantza Taldea, Ongi Etorri Kovanê, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Durango 1936 Kultur Elkartea. Eta udaletxetik gonbidapena luzatu dute: “batzordea zabalik dago eta egon da edozein herri-elkartek edo herritarrek parte hartu dezan”.

Bestalde, Anais Franquesa abokatuaren esanetan “Durangoko Bonbardaketa interbentzio militar ilegal baten barne izan zen” hauek izan dira bere hitzak kereilaren arrazoiak ematerakoan:

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies