[dotb.eus] Bihar Joseba Jaka Lasterketa ospatuko da Durangon

Ohi denez Durangoko Azokarekin batera ospatzen den froga
joseba-jaka
Ekaitz Kortazar eta Irene Loizate iazko garaikurra jasotzen (ARGAZKIA: dotb.eus)

DOT KIROLAK.- Ohi denez Joseba Jakaren omenezko Lasterketa abenduaren 10ean ospatuko da, Durangoko Azokarekin batera. Joseba Jaka euskaltzale eta kirolzalea omentzen duen probaren hamabostgarren edizioa izango da hau.

Irteera eta Helmuga lekua Ezkurdi Plaza izango da 10,45ean Eskola Kirola mailakoak eta 11,45ean Lasterketa Nagusia hasiko da

Gazteen ibilbidea 10,45ean hasiko da eta 2008an jaiotakoek eta gazteagoek 500 mko buelta egin behar izango dute. 11:00etan 2006-2007 urteetan jaiotakoek ere 500m.ko ibilbidea dute. 11:15ean 2003-2004-2005 urteetan jaiotakoek 800m., buelta ertain bat egingo dute

Lasterketa Nagusiak 6 kilometroko ibilbidea du eta 11,45ean hasiko da. Antolatzaileek ibilbide lau bat diseinatu dute aurten ere. Maila ezberdinak egongo dira Lasterketa Nagusian: absolutoak, gizonezkoak eta emakumezkoak; 1999tik 2002ra jaiotakoak, seniorrak eta beteranoak, bai gizonezkoak bai emakumezkoak, 40 urte edo gehiago dituztenak. Beteranoen mailak lasterketaren egunean pertsona bakoitzak duen adinaren arabera finkatzen dira. Horregatik jaiotze eguna derrigorrez jarri behar da Inskripzio orrian.

Izen-ematea

Eskola Kirolako mailakoentzat doakoa izango da eta egunean bertan egin daiteke 10,00etik aurrera froga hasi baino 30 minutu lehenagorarte.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies