[dotb.eus] Gaur ospatzen da Laixiar, Iurretako kofradien eguna

Aurten Maiztegi Eskolan ospatuko da euriagatik
Iraileko bigarren igandean ospatzen den jaia aurten Maztegi Eskolan izango da

IURRETA.- Irailaren bigarren asteburuan, Iurretako Laixiar, zelaietan kofradien jaia ospatzen da.

Aurten ere bihar ospatuko den festa 12,00etan hasiko da mezarekin eta ondoren kofradien batzarra eta dantzariak egongo dira. Arratsaldean, 16,00etatik aurrera nagusi zein umeen herri kirolak Iurretako Heki Herri Kirol Taldearen eskutik eta bukatzeko erromeria. Maiztegi Eskolan egingo da jaia euriagatik

Laixiar, kofradien jaien jatorria

Dakigun moduan Iurreta oraindik kofradietan banatuta dago. Zatiketa geografiko-politiko hau ohikoa izan zen Bizkaiko elizateetan. Gaur egun, ordea, oso herri gutxik eusten diote kofradiei. Foruak indarrean zeuden garaian kofradiak ziren auzoetako udal antolaketa. Iurreta, San Marko, San Fausto, Santa Marina, Goiuria eta Orozketa dira Iurretako kofradiak.
Eta Iurretako udalaren webgunean esaten den bezala, urtero, 1982tik, iraileko bigarren asteburuan LAIXIARko zelaietan kofradien festa egiten da. Aurretik, leku horretan zeuden pinuak kendu eta pagoak sartu zituzten. Harrizko mahaia eta sei eserleku ere jarri zituzten. Eserleku bat kofradia bakoitzeko.
Jaia, goizean hasten da. Herritarrak kotxez zein oinez iristen dira eta ailegatzen direnean salda banatzen zaie. Bada, ordea, bezperatik joan eta gaua han pasatzen duenik ere.
Eguerdian, meza ondoren, kofradiek batzar orokorra egiten dute. Presidenteak, gainerako kideen eta jendearen aurrean aurreko urteko diru kontuen berri ematen du, diru-sarreren eta gastuen berri, alegia. Etorkizuneko asmoei buruz ere hitzegiten du. Bilera amaitu aurretik, presidenteak galderei erantzuten die.
Udal mendien banaketa kofradien arabera egiten zen, eta bakoitzak erabakitzen zuen zegozkion lurretan zer egin, esatebaterako, zenbat zuhaitz bota, zenbat berri sartu, zer motatakoak………… Mendi horietatik lortutako onurekin egiten ziren auzoan egin beharreko hobekuntzak (errepideak eta zerbitzuak hobetu, baserrietara argia eraman….)
Bilera bukatzen denean, herriko dantzariek dantzatzen dute eta ondoren parte hartzaileek kofradiaka bazkaltzen dute. Arratsaldean dantzaldia egoten da.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies