dotb.eus | “Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2016”ko sari banaketa Berrizen

Ekitaldia 18,30en izango da Berrizko Kultur Etxean
Iaz Elorrion ospatu zen sari banaketa
Iaz Elorrion ospatu zen sari banaketa

DURANGALDEA.- Durangaldetik guztira 10 lan aurkeztu dira aurten “Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2016 Topaketa”ra. Iaz bezala Durangaldeko lehiaketan aurkeztutako bideoak ikus ahal izango dira gaur azaroaren 24ean 18,30ean Berrizen, eta ondoren sari banaketa egongo da.

Durangaldetik guztira 10 lan aurkeztu dira: 2 Abadiñokoak, 1 Durangotik, 4 Elorriokoak, 1 Iurretakoa, eta beste 2 Berrizkoak.  IKUSI BIDEOAK

Parte hartzaileak Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta edo Zaldibarren erroldatuta, ikasten edo herri horietako elkarteren baten partaidea izan ahal dira eta 12-26 urte bitartekoak.

Bi kategoria daude 12-17 urte bitartekoak eta 18-26 urte bitartekoak

Lehenengo kategoriaren saria 300 eurokoa da, eta aipamen berezia 100 eurokoa; eta bigarren kategoriaren saria 300 eurokoa eta aipamen berezia 100-ekoa

Durangaldeko gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta sariak emateko, Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta eta Zaldibarreko udalek izendatutako epaimahaia da, eta epaimahai hori berdintasun politiketan eta emakumeekiko indarkeriaren aurka lan egiten duten zenbait pertsonak osatuko dute. Erabakia jendaurrean jakinaraztean denean, esango dute zeinek osatzen duten epaimahai hori.

Proiektu irabazleen epaia gaur bertan izango da Berrizko Kultur Etxean da arratsaldeko 18:30ean.

Eta Euskadi mailako Beldur Barik Topaketa datorren azaroaren 26an izango da Urdulizen 16,30ean.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies