dotb.eus | Durangaldeko IV.Kopla Txapelketa ospatuko da gaur hasiko diren Mekoletako jaietan

Ekainaren 9tik 11ra bitartean ospatuko dira
Ekainak 9tik 11ra ospatuko dira Mekoletako Jaiak

OTXANDIO.- Gaur hasi eta hurrengo ekainaren 11ra arte Mekoletako jaiak ospatuko dira Otxandion. Egun hauetan ere Durangaldeko IV. kopla Txapelketa ospatuko da.

Txupinazoa gaur 21,00etan izango da eta ondoren afari herrikoia eta Liher eta Larregi taldeen kontzertua egongo da.30
Larunbatean 17,30ean hasiko da egitaraua Urduri dantza taldearekin eta 18,30ean Ikusi makusi taldearen “Ipui katramilatua” ikuskizunaren ordua izango da eta 20,00etan Triki burduntzi Xabi eta Josebaren eskutik
22,00etan Durangaldeko IV. kopla lehiaketa hasiko da Eneko Abasolo “Abarkas”, Miren Amuriza, Igor Elortza, Txaber Altube eta Iruri Altzerrekarekin beste batzuen artean.
Ondoren erromeria egongo da Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldearekin

Azkenengo eguna igandea izango da eta igoera goizeko 9,00etan hasiko da San Bernabe igoerarekin, 13,00etan meza eta luntxa egongo da eta 17,30ean Briska eta mus txapelketak ospatuko dira bukatzeko.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies