dotb.eus | Durango 1936 Kultur Elkarteak web orri berria aurkeztu du

Historia ofizialean ageri ez diren historia errealak biltzen ditu web orriak
Historia ofizialean ageri ez diren historia errealak biltzen ditu web orriak.

DURANGO.- Gaur goizean Durango 1936 Kultur Elkarteak sortutako webgune berria aurkeztu du Nazio Batuen Erakundeak Holokaustoaren Biktimen Memoriaren Nazioarteko Eguna legez izendatuta daukan urtarrilaren 27aren bezpera delako.

Aurkezpenean Andoni Barreña eta Iñaki Garaita egon dira Durango 1936 Elkarteko ordezkari bezala eta argi utzi dute web orri berri hau elkarteak dituen helburuei lotuta dagoela, hau da, Errepublikaren, askatasunaren eta Euskal Herriaren nazio-eskubideen alde faxismoari aurre egin zioten Durangaldeko herritarrei omen egiteko, euren borroka gogorra eta sufrimendu latza ezagutarazteko eta zor zaien ohorea aldarrikatzeko gune bat dala.

Hau dala eta, web orri berri honetan elkarteak egindako 75 bideo elkarrizketatatik ataratako materiala eskuragarri egongo da horrela webgunea Ikusentzunezko-banku batean bihurtuz. “75 elkarrizketa horietatik 800 bideo labur baino gehiago egin ditugu, zeinetan biltzen den XX. mendaren zati luzeegi batek Durangaldean eta Durangon utzitako arrasto latzaren testigantza” adierazi dute Durango 1936 Kultur Elkarteko ordezkariek.

Webgunearen edukien editorea Unai Iturriaga da eta bertan ikusentzunezko material horren erabilera ahalik eta errazena izateko bilaketak egiteko hainbat bide proposatzen dira: elkarrizketatuen arabera, gaien arabera, herrien arabera, hildako edo errepresaliatauen arabera…

Web orri hau argitara ematerako orduan Durango 1936 elkartearen helburua 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz isilarazitako ahotsei eta bizipenei bozgorailua jartzea da. Historia ofizialean ageri ez diren historia errealak biltzen ditu web orri honek.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies