[dotb.eus] Durangoko Azokaren bigarren eguna ikasle beterik egon da

Bihar Azoka bere erdigunera helduko da, eta zortzi guneetan egitarau potoloa izango dute
Bihar azokaren hirugarren eguna

DURANGO.- Durangoko Azokako bigarren eguneko goiza ere kulturzalez lepo egon da. Gaur, abenduak 7, Ikasle Eguna ospatu da Sormenaren Lurraldean, eta aurreikuspenak bete egin dira: Euskal Herriko txoko guztietatik ikasleak etorri dira Azokak antolatutako tailerretan parte hartzera eta Azokako giroaz kutsatzera.

Bihar Azoka bere erdigunera helduko da, eta zortzi guneetan egitarau potoloa izango dute azokazaleentzat. Irudienean Handia eta Errementari film luzeak izango dira protagonistak. 11:00etan “Handia efektua: zerk mugitzen gaitu?” mahaingurua egongo da, ZineaSortzen atariak antolatuta. 18:00etan, ‘Handia’ filma ikusi ahal izango da, zuzendari eta aktoreez lagunduta. Sarrerak 5,50 euroan egongo dira salgai, eta Zugaza Zinemen webgunean eros daitezke aldez aurretik. 15:30ean Errementariren txanda helduko da. Lehen irudiak proiektatuko dira, making-offa erakutsiko da eta zuzendari eta aktoreekin hizketaldia egongo da.

Areto Nagusian Gogoetaren Plazaren lehenengo saioa ospatuko da. 12:30ean Jon Garaño zinemagilea eta Katixa Agirre idazlea egongo dira berbetan, Maite Bidartek gidatuta. 18:30ean, “Bidasoako zubia” izango da landuko duten gaia, Hego eta Ipar Euskal Herriko mugak zer nolako eragina duen sormenean, oihartzunean eta abar. Parte hartzaileak Nahia Zubeldia (Lumi), Luzien Etxezaharreta (Maiatz), Jon Eiherabide (Zinegin) eta Ainara Gurrutxaga (Dejabu Panpin Laborategia) izango dira, Nora Alberbidek gidatuta.

 

Kabi@n Wikipedia Eguna ospatuko dute, hainbat hitzaldigaz eta Wikipedian editatzen ikasteko tailer ireki bat. Saguganbaran hiru ipuin kontaketa egongo dira (Ni neu galtzeta, Lili eta Sorgina txirulina), aurkezpenak (Arraroa, Banilo! eta Jira bueltan) eta Olgeta tailerra.

Ahotsenean, egunero legez, etenik gabeko kontzertu maratoia: Ze Esatek!, Libe, Iker Lauroba, Itziarren Semeak… Solasaldietan ere, izen handiak: Joseba Tapia, Eider Rodriguez, Tere Irastortza, Iñaki Perurena…

Szenatokian ‘Omentzetik ereitera’ ekitaldia ospatuko da, 20:00etatik aurrera. Bertan, Argizaiola sarien azken 25 urteetako errepasoa egingo da, eta Durangoko Azokak sortuko duen Sormen Beka aurkeztuko da. Ekitaldira joateko gonbidapena izatea beharrezkoa da.

Egunero bezala, Azokako egitaraua Plateruenan amaituko da. 22:30ean hasiko da Audience talde gernikarraren kontzertua. Sarrerak 10 euroan egongo dira salgai.

Hirugarren egunean ere debaldeko autobus zerbitzuak martxan jarraituko du Arriaundi industriagunetik (Iurreta) Landakoraino. Ibilbidea ikusteko: https://labur.eus/DAautobusarenibilbidea

 

 

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies