dotb.eus | Durangoko Azokaren 51. edizioa zabalik

Abenduaren 2tik 6ra zabalik egongo da Durangoko Azoka
Gazteenak hurbildu dira gaur Durangoko Azokara. (Argazkia: dotb.eus)
Gazteenak hurbildu dira gaur Durangoko Azokara. (Argazkia: dotb.eus)

DURANGO.- “Deshakespearizazioa” ikuskizunak ongi etorria eman die Durangoko Azokaren lehenengo bisitariei. Gaur Ikasle Eguna izanik gazteenak dira protagonista nagusiak azokan.

Dana dala gaurtik aurrera hainbat ekitaldi eta ikuskizun ikusi ahal izango dira Durangon. 51. Durangoko Azokan, kultur elkarte, argitaletxe eta erakundeek nobedaderik berrienak aurkeztuko dituzte. 246 erakustokitan, 349 nobedade egongo dira aurten Durangon, eta euskal kulturarekin zerikusia duten 200 bat ekitaldi antolatu dira, Areto Nagusian, Azoka TBn, Ahotsenean, Kabi@n, Irudienean, Saguganbaran eta Szenatokian  kokaturik. Horretaz gain, Plateruena Kafe Antzokian ere hainbat emanaldi antolatu dira.

Azpimarratzekoa da ere aurtengo Argizaiola Saria euskal kulturearen alde inurri-lana egin duten personei emongo dietela. Euskal Herriko herrialde guztietako eragileak aukeratu dituzte, kulturgintzan lan egin daben guztien ordezkari, hauetariko bi Durangaldekoak direlarik: Justo Alberdi iurretarra eta Jose Ramon Zengotitabengoa zaldibartarra

Egitarau osoa bertan ikus dezakezue: EGITARAUA

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies