[dotb.eus] Durangoko Institutuko ikasleak Eramus+eko “Photohistory” proiektuan

Urtarrilaren 7an Portugaleko Peso de Régua herrira abiatuko dira institutuko ikasle eta irakasleak
Institutuko hiru ikasle joango dira Portugaleko Peso de Réguara datorren urtarrilaren 7an

DURANGO.- Fray Juan de Zumarraga Durangoko Institutua Europako beste lau ikastetxeekin batera Erasmus+eko “Photohistory: where past and present come together” izeneko proiektuan parte hartzen ari da azkenengo bi ikasturteetan. Argazkigintza eta teknologiaren bitartez historia ikasteko proiektu bat da hau.

“Photohistory: where past and present come together” proiektua Erasmus+ eta disziplinarteko programaren barnean kokatzen da. Proiektu honetan historia, argazkigintza eta teknologia berriak landuko dira eta ikasleek, gertakizun historiko batzuen aurrean, sormena erabiliz, horien erreprodukzio pertsonala egin behar dute.

Herrialde bakoitzak landu beharreko gertaera historiko bat hartu eta horrekin erlazionatutako informazioa eta argazkiak bidaltzen ditu beste ikastetxeetara. Gaiarekin lotutako argazkiekin eta App ezberdinak erabiliz (Aurasma, Stop motion Studio …) gertakizun horiek aztertu eta ikertu egin behar dituzte lurralde bakoitzaren bisita egiten denean. Ikasleek beraien eta beste lurraldeen zenbait gertakizun historiko ezagutuko dute eta horrek euren ezagutza eta enpatia handituko du.

Horrela, datorren urtarrilaren 7an Portugalera abiatuko dira Durangoko Institutuko ikasle eta irakasleak. Ricardo Aiartzaguenak, bidaiara joan den irakasletariko batek azaltzen duenez “momentu honetan Portugaleko gertakizuna ari gara prestatzen, kasu honetan Manoel de Oliveira zine zuzendaria lantzea erabaki zuten eta horretan ibili dira lanean proiektuko 12 ikasleak. Hiru ikasle eta bi irakasle joango gara urtarrilaren 7tik 13ra Peso da Régua-ko ikastetxera. Lantzen ari garen gaia Manoel de Oliveira zine zuzendariaren lana da. Institutukooi, bereziki, “Douro, Faina Flubial” filma eta horrekin erlazionatutako argazkiak aztertzea tokatu zaigu. Gaiarekin lotutako argazkiekin eta App ezberdinak erabiliz (Aurasma, Stop motion Studio …) txokoak sortuko ditugu gertaeraren interpretazio ezberdinak adieraziz”.

Ikastetxe bakoitzak erabakitzen du zein den landu behar den gaia, horrela Portugaleko kasuan Manoel de Oliveira zine zuzendariaren lana da eta Durangoko Institutuarena herri honek jasandako bonbardaketa izango da.

Erasmus+ Europar Batasuneko programa bat da ikasleen mugikortasuna sustatzeko lan kooperatiboak bultzatzeko eta ikasleen oinarrizko konpetentziak lantzeko tresna bikaina dena. Proiektu honetarako Institutuak Europatik jasotzen du diru laguntza, “eta horri esker, beharrezkoa den materiala erosi eta herrialde bakoitzera, bisitan, hiru ikasle eta bi irakasle joan gaitezke” adierazi du proiektuaren koordinatzailea den Susana Agirregomezkortak. Portugal ezezik ikasturtearen zehar beste herrialde batzuetara ere joango dira eta Durangora ere ekainean etorriko dira. Kronologikoki bisitatuak izango diren ikastetxeak Portugaleko Peso da Régua urtarrilaren 7tik 13ra, Alemaniako Regensburg apirilaren 15etik 21era,Durangon ekainaren 10etik 16ra etorriko dira, Rumaniako Romanera urriaren 14tik 20ra eta Poloniako Zspsierakowicera 2019ko maiatzaren 19tik 25era hurbilduko dira.

Guztira 12 ikaslek hartzen dute parte proiektuan eta hauetatik Batxilergoko 1. mailako hiru joango dira bidai bakoitzean.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies