[dotb.eus] Durangon ospatuko da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa

Durangon bukatuko da gaur lehen itzulia
 Miren Amuriza berriztarra finalaurrekoan sartu da

DURANGO.- Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen txanpa amaitzear da; azken saioa Durangon ospatuko da gaur arratsaldeko 17,00etan Landako Gunean. Fase honetan parte hartu duten 24 bertsolarietatik 18k egingo dute aurrera bigarren itzulian. Zeintzuk izango diren ezagutuko dugu.

15:30ean zabalduko dira ateak. Sarrera guztiak amaitu direnez, ez da leihatilik irekiko.

Miren Amuriza berriztarra arituko da Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Artetxe eta Oihana Iguaranekin batera; Amaia Ugaldek gidatuko du saioa. Durangokoa irabazten duen bertsolariak bigarren itzulirako zuzeneko txartela eskuratuko du, eta abenduaren 2an Iruñean izango den azken finalaurrekoan ariko da.

Ez hori bakarrik; Durangokoa finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa izanda, bigarren itzulirako sailkatu diren bertsolariak zeintzuk diren ezagutuko dugu. Izan ere, lehen fase honetan parte hartu duten 24 bertsolarietatik 18 sailkatuko dira bigarren txanparako; Amurrion, Donibane Lohizunen eta Iruñean izango dira bigarren itzuliko saio horiek azaroaren 19an, 26an eta abenduaren 2an, hurrenez hurren.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies