[dotb.eus] Ehunka pertsona batu ziren Iurretan Sarrionandiari esker ona adierazteko

Joseba Sarrionandiari esker oneko jaurdunaldiak dokumentalaren aurkezpenarekin bukatu ziren
Familiak oroigarri bat jaso zuen alkatearen eskutik. Argazkia: dotb.eus

IURRETA.- Atzo urriaren zehar Joseba Sarrionandiari esker oneko jaurdunaldien amaiera ospatu zen Iurretan. Bertan elkartu ziren familia, lagunak eta idazle iurretarraren hainbat miresle.

Ekitaldi hunkigarri honetan ardatz nagusia Sarrionandiaren poemak izan ziren. Horrela, Dana Moya abeslari kubatarrak Sarrionandiaren testuan oinarritutako “Los viejos nombres” abestu zuen eta Usue Alonsok “Ibaia” abestia eskaini zuen Eunate Zarrabeitia eta Aitor Astigarraren laguntzarekin.

Dana Moyak eta Usue Alonsok ekitaldian parte hartu zuten . Argazkia: dotb.eus

Jarraian udaleko zinegotziek eta herriko elkarteen ordezkari bezala: Kimuak aisialdi elkarteko Eñaut Aiartzaguena, Anderebide Emakumeen taldeko Charo Fradejas, Fasodeneko Habitatou Toure (Euskal Herrian bizi diren Maliko kultur elkartea) eta Axurako Abdelghani Aboubik (Durangaldeko Islamiar Komunitatea) Josebaren “Hilda dago poesia=¿La poesía está muerta?” poema liburuko “Itsas Haizea =Brisa marina” poema irakurri zuten hainbat hizkuntzatan.

Sarrionandiaren poema hainbat hizkuntzatan irakurri zen. Argazkia: dotb.eus

Iurretako alkateak, Iñaki Totorikaguenak esan zuen bezala “literaturan denok elkar gaitezke, norberaren pentsamendu edo jatorria kontuan hartu gabe. Azken finean idazleak poema baten esan zuen bezala “haurtzaroa da norberaren aberria”. Ondoren Joseba Sarrionandiaren amari eta arrebari oroigarri bat eman zien, irakurle klubetan haur eta gazteek Josebari idatzitako gutunak batzen dituen eta jardunaldi hauetan zehar jendeak idatzitako mezuak batzen dituen liburuak.

“Joseba Sarrionandia, hemen eta han” dokumentala

Ondoren “Joseba Sarrionandia, hemen eta han” dokumentala ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenak. Idazlearen bizitzaren ibilbidea ezagutzeko aukera ematen duen dokumentala bere jaiotzatik gaur egun bizi duen egoerara arte, Kuban euskara irakasle bezala. Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Kristina Mardaras, Jose Julian Bakedano edota Marisa Barrena eta Juan Antonio Aromak beste batzuen artean Joseba Sarrionandia irudikatzen dute Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak eginiko dokumentalean, atzetik idazlearen ahotsa entzuten den bitartean.

Ehunka pertsona bertaratu ziren azken ekitaldi hau ikustera eta txaloaldi luze batekin eskertu zioten Joseba Sarrionandiari Iurreta herria mapan kokatzeagatik, dokumentalean esaten den bezala “Josebak beti izan du Iurreta herria gogoan bere idatzietan eta ordua izan da Iurretak ere esker ona bueltatzeko”.

Hainbat pertsona bertaratu zen ekitaldira. Argazkia: dotb.eus

 

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies