dotb.eus | Ekintza Sindikal berriturari buruzko solasaldia LAB sindikatuaren eskutik

Solasaldia martxoak 16 arratsaldeko 18,00etan Plateruena Kafe Antzokian izango da

DURANGO.- LAB sindikatua 9. Kongresuaren aurre lanketa burutzen ari da eta eta lanketaren barnean solasaldi zikloa antolatu du. Horietako bat datorren ostegunean Durangoko Plateruenean antolatutakoa izango da Ekintza Sindikal berriturari buruzkoa.

Datorren maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen ospatuko den 9. kongresua prestatzeko “hausnarketa sakonak egiten ari gara eta erabaki garrantzitsuak hartu beharko ditugu” adierazi dute arduradunek. Beraz lehenengo aldiz, ponentzien nondik norakoak publikoki azaltzeko, solasaldi zikloa antolatu dute Euskal Herrian zehar.

Hau dala eta Garbiñe Aranburu (LABeko idazkari Nagusi berria izateko proposatuta dagoena) eta Xabier Ugartemendia (Ekintza Sindikaleko ardurarako proposatutakoa) Plateruena Kafe Antzokian izango dira martxoaren 16an 18,00etatik aurrera “Ekintza sindikal berrirantz” solasaldian parte hartzeko

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies