[dotb.eus] Ekitaldi bereziak Durangaldean Euskararen Eguna ospatzeko

Berriz, Elorrio eta Abadiñok jarduera ezberdinak antolatu dituzte.
Eneko Sagardoyk “Handia” filma aurkeztuko du Abadiñon abenduaren 4an

ABADIÑO/ELORRIO.- Egun hau Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949. urtean. Duela 21 urte, 1995ean, kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak eguna berrindartzeko proposamena egin zuen, eta harrezkero, abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Hau dela eta Berrizek, Abadiñok eta Elorriok ekitaldi bereziak antolatu dituzte asteburu honetarako.

Horrela, Abadiñon gaur hasi eta 15era arte herriko eskolek, guraso elkarteek eta Katalamixon aisialdi taldeak Abenduaren 3ko Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte, Euskera Arloko zinegotzi Argi Abadek esan duenez “gaur goizean otzarak zozketatu dira Traña-Matienako eskoletan, “Abadiño ezagutzen” lehiaketan puntu gehien lortutako lehiakideen artean”. Goizean, Zelaietako eskolako ikasleek “Gure Nahia” eta “Ahoa bizi, belarriak prest” kantak abestu eta dantzatuko dituzte kalerik kale. Arratsaldean, Juan Martin Elexpuruk “Euskararen azternak Sardinian?” hitzaldia emango du Txanportan.

Abenduaren 3an, 10:30ean, bizikleta ibilaldi bat egingo da Muntsaratz, Zelaieta eta Traña-Matienatik zehar, eta trikitilariek kaleko giroa alaituko dute 11:30etik 14:00etara. Errotan, ipuin eta postal lehiaketako sariak banatuko dira, eta ondoren izki bat eskainiko da. Arratsaldean, 17:30etatik aurrera, tailerrak eta eskulanak egingo dira probalekuan.

Abenduaren 4an, “Abadiño ezagutzen” lehiaketako otzarak zozketatuko dira Institutuan, puntu gehien lortutako Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean. Ekitaldiari amaiera emateko, abenduaren 15eko 20:00etan “Handia” filma emango da errotan, Eneko Sagardoy aktoreak aurkeztuta.

Bestalde, Elorrion, Elorrioko Udalak eta herriko hainbat eragilek ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte elkarlanean. Horrela,gaur arratsaldean Lutxo Egiak eta Pedro Zuberogoitiak hitzaldia eskainiko dute 18:30ean, Iturri Kultur Etxean, ‘Euskararen erabilera, norberaren hautua ote?’ gaipean. Bilbo aldean bizi diren euskara hiztun aktiboak dira biak, eta horren inguruan hitz egingo dute.

Larunbatean, berriz, ‘Bizko-Txoko’ solasaldia ospatuko da 18:00etan Gaztetxean ‘London Calling, nola aldatu diren gauzak’ izenpean. 19:30ean, berriz, musika, poesia eta irudi ‘performantzea’ uztartzen dituen Jukebox ‘Eka(H)itza’ egingo dute Paddy Rekaldek, Itsuak eta Oier Floresek.

Bukatzeko, igandean, 12:00etan, Ebalixuk II. Herri Lasterketa egingo du plazan.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies