[dotb.eus] Elorrio eta Iurretako gazteak “Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2017”-ko irabazleak

Guztira 16 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketan
Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxeko ikasleek lortu dutu lehen saria lehen kategorian

DURANGALDEA.- Abadiño, Berriz, Elorrio Durango, Iurreta eta Zaldibarko Udalek, laugarren urtez “Durangaldea Beldur Barik Jarrera” lehiaketa antolatu dute, bertan erroldatu, ikasten edota herri horietako elkarteren baten parte hartzen ari diren 12 urtetik 26 urtera bitarteko neska-mutilei parte hartzeko aukera emanez. Aurten lehenengo kategorian 12-17 urte, 12 lan aurkeztu dira, eta bigarren kategorian 18-26 urte, 4 lan aurkeztu dira.

Lehenengo kategorian 12 – 17 urtekoa Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxeko ikasleek lortu dute. “I say HEY! What’s going on?! Emakume ahaztuak” lanak epaileen errekonozimendua jaso du bere originaltasunagatik eta aukeratutako gaiagatik. Emakumeek zinearen munduan duten paperaz aritu dira Lourdeko Amako ikasleak film labur honetan, Iratxe Mediavilla zine zuzendaria eta ikastetxeko langilearen gidaritzapean. Epaimahaiko kideek neska-mutil hauek egindako hausnarketa aktiboa eta indarkeria matxistari taldean aurre egiteko igortzen duten mezua azpimarratu dituzte lan honen indargune bezala.

Filmean hamaika ikaslek parte hartu dute, gehiengoa emakumeak. Lau ordu behar izan zituzten grabazioa egiteko eta edizio lanetan ere, denboratxo bat eman zuten. Gainera, gidoiaren atzean lanketa sakona dago, zerbait originala sortzeko asmoa izan baitzuten hasieratik. Egindako esfortzuak eta jarritako gogo eta ilusioek izan dute ordainsaria azkenean: 300 euro eta epaimahaiko kideen aitorpena.
Neska-mutilek poztasunez jaso dute saria, hasiera batetik izan baitute Beldur Barik jarrera eta horrelako gai garrantzitsu baten inguruan lan txukun eta eredugarri bat sortu izana, lorpen handia da haientzat. Guretzat ere hala izan beharko luke, emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzientzia pizteko ematen den pausu orok gizarte justuago bat sortzeko bidean jartzen gaituelako

Aipamen berezia ere Elorriora joan da “Segurtasunez bizi” lanarekin. Epaileen ustez gazteen egunerokoan jasaten dituzten mezuen aurrean hartzen duten jarreragatik eta mezu koherentea emateagatik, hau da, beldur barik jarrera.

Eta bigarren kategorian, hau da 18 eta 26 urte bitartekoaren lehen saria Iurretako LHI Lanbide Heziketako ikasleek eskuratu dute “Saiatu Orain Salatzen” lanagatik. Irabazteko arrazoiak beldurrik ez izateko, jabetze jarrera eta norbera protagonista aktibo izateko deia egiteagatik eta Beldur Barik jarreran laguntasuna islatzen delako.

Eta aipamen berezia ere Iurretara joan da “Release” lanarekin eguneroko bizitzan genero-estereotipo eta rolekin apurtzeko deia delako eta estereotipoen aurka, neska zein mutila pareko agertzen direlako.

Bigarren kategorian Iurretako LHI Lanbide Heziketako ikasleek eskuratu dute

Topaketa 2017

Bestalde, Eibarren izango da aurtengo Beldur Barik Topaketa, Abenduaren 2an, hain zuzen ere.

Saridun lanak ezagutuko dira bertan, baina sari banaketaz aparte, egitarau ederra prestatu da

Topaketara gerturatzeko, aurten ere doako autobusak antolatu dira, hiru lurraldeetatik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). www.beldurbarik.org web gunean eskegi ditugu autobusen inguruko informazio guztia: ibilbideak, ordutegiak…

Hau da lehenengo kategorian saritutako lana:

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies