dotb.eus | Elorriok Euskeraren Eguna elkarte eta eragileekin batera ospatuko du

Elorrio Rugby Taldeak eta Gorabide elkarteak ekimen berezi bat prestatu dute

euskararen-eguna-elorrio-486x1024
ELORRIO.- Abenduaren 3a Euskararen Eguna ospatzen da, hau dela eta Elorriok ekitaldiz betetako eguna prestatu du herriko hainbat elkarte eta eragilek, Udalarekin batera. “Lehen aldia da Elorrion egun honetarako horrelako ekimen bat antolatzen dela, eta Udalaren izenean eskerrak eman nahi dizkiet egun hau aurrera ateratzeko lanean buru-belarri aritu diren guztiei”, adierazi du Idoia Buruaga alkate eta Euskara arloko arduradunak.

Larunbata ekintza sinboliko batekin hasiko dute 11:00etan herriko plazara hurbiltzen direnek. Izan ere, ‘Gaur ere Euskararen Eguna’ dioen pankarta eskegiko dute udaletxeko balkoian. Hamar minutu geroago, 11:10ean, Jump Fit ariketa fisikoa euskaraz egin ahal izango da plazako frontoian jarriko den karpan. Ebalixu taldeak antolatuta, lau kilometroko Herri Lasterketa egingo da jarraian, ‘Urratsak euskaraz konpleju barik, emoion/k’ lelopean. Dortsal banaketa 11:30etatik aurrera egingo da, eta lasterketa 12:00etan izango da.

Arratsaldean, 16:30etik 18:30era, umeentzako eta ez hain umeentzako tailerrak egingo dira plazako karpan. 17:30ean, berriz, Flashmob bat egingo dute Elorrioko ikastetxeetako ikasleek. Horren ondoren, Oihan Vegak gidatutako Disko Festa izango da plazan. 18:00etan Txokolatada antolatu dute, eta, eguna bukatzeko, Arriola Antzokian ‘Igelak’ eskainiko dute, euskaraz kaleratu den azken filma, hain zuzen.

Larunbata Anistasun Funtzionala duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela baliatuz, Elorrio Rugby Taldeak eta Gorabide elkarteak ekimen berezi bat prestatu dute. 11:00etatik aurrera, errugby jardunaldi batzuk antolatu dituzte errugby zelaian aniztasun funtzionala duten gazteentzat. Horren ondoren, 13:00etan, Udalak harrera egingo die udaletxean. Eguna bukatzeko, egunean zehar partehartu duten guztiekin bazkaria egingo da 14:30ean.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies