dotb.eus | Euba, Muntsaratz eta Izurtza jaietan asteburu honetan

Durangaldeko herri eta auzo askotan jaiak ospatuko dira asteburu honetan
Danny Meip FOTO: Facebook

DURANGALDEA.- BIhar, irailak 1, jaiak izango dira leku askotan. Esaterako zornotzako Euba auzoan, Abadiñoko Muntsaratz auzoan edota Izurtzan.

IZURTZA

Leku guztietan bihar abiatuko da programazioa. Izurtzako kasuan arratsaldeko zortziretan botako da txupinazoa eta ondoren kontzertua egongo da Gaztelekuan. Zapatuan marmitako lehiaketarekin hasiko da eguna, ondoren enkartelada, 14:30ean lehiaketako platerrak aurkeztuko dira eta hiruretan herri bazkaria izango da. Seiretan bingo saoia izango da. Hurrengo egunean, igandean, programazioa kalejira eta mezarekin hasiko da, ondoren Mendigain dantza taldea izango da eta bertsolariak, Eneko Abasolo eta Onintze Enbeitarekin. Eguna Txoborro magoarekin eta Lotxo taldearekin bukatuko da. Jaiak hurrengo asteburuan bueltatuko dira.

EUBA

Zornotzako Euba auzoko jaiak bihar ere hasiko dira. 20.15ean tortilla txapelketa izango da eta ondoren mus txapelketa. Zapatuan mozorro eguna ospatuko da, Mexiko ardatz hartuta. Eguerdian umeentzako bazkaria eta herri bazkaria ospatuko dira. Arratsaldean, Xaibor DJ arituko da eta gauean Gregory Mariatxiak. Domekan berriz, meza, Koral Zornotzaren emanaldia, Sardina Bakalau eta Tio Teronen dantzaldia programatu dute. Jaiak, astelehenan jarraipena izango dute auzoko hildako guztien meza batekin. Ondoren Luntx-a eta arratsaldean briska txapelketa.

MUNTSARATZ

Txupinazoa arratsaldeko zazpiretan jaurtikoa da bihar, ondoren umeen jolasak, parrillada eta eguna bukatzeko Danny Meip DJ abadiñarraren emanaldia. Ekitaldi gehiago zapatuan izango dira, buruhandiak, mozorro lehiaketa, puzgarriak, paellen lehiaketa, igel txapelketa, Crossfit erakusketa, tortillen aurkezpena eta Usue Maritnez eta Nerea Alzaren kontzertua. Gauean berriz disko festa. Domekan goizeko Zelai-Alai hipika poniak izango dira goizeko hamaiketan, ondoren buruhandiak izango dira. Arratsaldeko eta asteburuari agur esateko disko txiki eta txokolatada programatu dute.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies