dotb.eus | Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa Berrizen, 640 kiloko lehen jardunaldia izango da

Asteburu honetan Bizkaiko Foru Aldundiak antolaturiko “Kirol Jaia” ere ospatuko da
Gohierri taldekoak ere  Berrizen arituko dira ekainaren 4an

BERRIZ.- Hurrengo igandean, ekainaren 4an Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa ospatuko da Berrizen. 640 kiloko lehen jardunaldia izango da hau.
Berrizburun izango da saioa 11:30ean hasita, eta Mutriku, Getxo, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre eta Gaztedi taldeak ariko dira nor baino nor.

XIII Kirol Jaia

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak antolaturiko “KIROL JAIA” XIII. edizioa ospatuko da ekainaren 3 eta 4an eta Berrizek ere bertan parte hartzen du.

Bizkaiko Foru Aldundiak, “BIZI KIROL JAIA” antolatuko du ekimenera atxikitzen diren lurralde historikoko hainbat udalerrirekin batera.
Jaiak jolas-izaera du, eta herritar guztiek parte har dezakete; izan ere, jarduerak parte-hartzaileen maila fisikoaren arabera egokituta daude (desgaitasuna duten adinekoak, familiak helduak, eskola-umeak, eta abar).
Jaian parte hartzen duten udalerriek beren kirol-espazioak irekitzen dituzte, doan, eta kirol-proba espezifikoak egiten dituzte bertan, edo kaleetan ere bai.
Jai honen bidez, saiatuko gara jarduera fisikoa gure lurraldeko topagune bihur dadin.

Berrizek eskaintzen dituen jardueren artean pala, areto futbola, penaltiak, esku pelota, Pilates, rokodromo, zumba edota skate daude, denak ekainaren 4an goizeko 10,00etatik 13,00etara.
Honekin batera ere Bizidun elkartearen eskutik Urbiara irteera egongo da, izen ematea Berrizko Kiroldegian egin beharko da

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies