[dotb.eus] Euskal Selekzioak IX. Munduko Pilota Txapelketan hartuko du parte

Azaroaren 18tik 26ra bitartean ospatuko da
Aurkezpena larunbatean izan zen Abadiñon. Argazkia: dotb.eus

ABADIÑO.- Euskal Selekzioa azaroaren 18an aterako da Colombia-ra bidean IX.Munduko Pilota Txapelketan parte hartzekotan. Bertan Llargues, Nazioarteko jokua, Chaza eta One Wall jokamoldeetan arituko dira pilotariak.

CIJB erakundeak antolatzen duen Joku Zuzenen IX. Munduko txapelketan hartuko dute parte bertoko zazpi pilotarik, zazpi mutil eta neska bi.

Larunbat eguerdian aurkeztu zuen Abadiñon Euskadiko Euskal Pilota Federazioak haruntza joango den taldea. Gotzon Enbil, Presidentea, eta Alvaro Suso, Euskadiko Euskal Kirol Batasuneko gerentea, pozik agertu ziren agerraldian beste behin pilotariek ikurriña mundu zabalean era bikainean ordezkatuko dutelaren esperantzan.

C.I.J.B erakundeak antolatzen duen munduko txapelketa honek bere IX. Edizioa ospatuko du Kolonbiako Nariño departamentuan kokatuta dagoen San Juan de Pasto hiriburuan. Txapelketa azaroaren 18tik 26ra bitartean ospatuko da eta bertan 17 herrialdek hartuko dute parte.

Hamazazpi dira parte hartuko duten herrialdeak: Italia, Belgika, Holanda, Frantzia Ingalaterra, Mexiko, Venezuela, Ekuador, Bolivia, Uruguai, Txile, Argentina, Kuba, Paraguai, Balentzia, Kolonbia eta Euskal Herria. Eta lau modalitate desberdinetan jokatuko da: Llargues, Joko Internazionala, Chaza eta One Wall-a.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies