[dotb.eus] Euskarazko ereduan matrikulatzeko kanpaina Berrizen eta Zaldibarren

Matrikulazioak urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra izango dira
Irrien Lagunak klubaren Irria aldizkariaren ale berezi bat banatuko da familien artean

BERRIZ.- Berriz, Bizkaiko beste 32 udalerriekin batera, euskarazko ereduak sustatzeko kanpaina jarri du martxan Euskara Udal Sailatik Alkarbide bilguneak, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak koordinaturiko kanpainaren barnean.

2018-2019 ikasturtean eskolatzeko helburuz, umeak lehen aldiz matrikulatzeko epea urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 9an amaituko da. Hori horrela, 2-3 urteko umeak dituzten Berrizko eta Zaldibarko familiek EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ IKASI izeneko diptikoa eta IRRIEN LAGUNAK klubaren IRRIA aldizkariaren ale berezi bat hartuko dute.

Kanpaina honen helburu nagusia dugu euskaraz ikastearen alde onak azpimarratzea, umeak lehen aldiz eskolatzen direnean familiak daukan garrantzia nabarmenduta.

Kanpaina honetan parte hartzen duten gainontzeko herriak honako hauek, dira: Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Enkarterriko Mankomunitatea (Artzentales, Galdames, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla), Etxebarri, Gatika, Gordexola, Laukiz, Leioa, Maruri-Jatabe, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Txorierriko Mankomunitatea (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio) Urduña, Zaldibar eta Zierbena.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies