[dotb.eus] “Familian euskaraz jolasean” programa abian dago Durangaldean

Irailaren 25etik azaroaren 10era bitartean Durangaldeko eskoletan arituko dira
Aste honetan hasi dira saioak Durangaldeko ikastetxeetan. Argazkia: dotb.eus

DURANGALDEA.– Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolak “Familian euskaraz jolasean” programa jarri dute martxan aurten ere.

Kalean eta parkeetan euskara erabilita, familia barneko euskarazko harremanak indartu nahi dira egitasmo honen bitartez. Horretarako, Urtxintxa Eskolako hezitzaileek euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkiete gurasoei eta umeei; ondoren, etxean edo beste edozein lekutan praktikan jar ditzaten.

Ekimena 3-8 urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago zuzenduta. Ordubeteko saio ludikoak izango dira eta irailaren 25etik azaroaren 10era bitartean burutuko dira. Bertan, gozamenaren bidez landuko da hizkuntza, umeek euskara bizipen positiboekin lotzeko.

Hau da aurtengo EGUTEGIA

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies