dotb.eus | Garaiko altxorrak ezagutzeko bisita gidatua Gerediaga Elkartearen eskutik

Berreskuratu den Valentin Zubiaurreren erretratu bat udaletxean egongo da ikusgai
Ordu t’erdiko bisita gidatua antolatu dute Garain. Argazkia: Txelu Angoitia

GARAI.- Santiago eta Santa Ana jaien atarian, herriko altxorrak erakusteko ibilbidea atondu du Udalak. Horrela, Gerediaga Elkarteak ordu t’erdiko bisita diseinatu du.
Honetaz gain Valentin Zubiaurreren erretratu bat berriro ikusgai jarriko da udaletxean.

Bisita Uztailaren 22an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan izango da.
Udaletxe aurrean elkartu eta elizatea baten ezaugarriak zeintzuk diren eta Durangoko Merinaldean izan zuten ordezkaritza zein zen azalduko zaie partaideei. Ondoren Eleizabarrin jarraituko du bisitak eta hain herri txikian bi parroquia zergaitik dauden azaltzeko balioko du. Arkitektonikoki duen garrantzia ere ezagutzeko aukera egongo da.
Udaletxera bueltatu ostean, elizate bateko udaletxeko ezaugarriak ezagutuko dituzte, tartean aginte ikurra – txuzoa – eta Zubiaurretarren garrantzia gogoratzeko tartea izango da. Urte askotan Eleiz Museoan berritzen eta depositoan izan duten Valentin Zubiaurreren erretratua ikustea aukera izango da. San Migel elizan jarraituko du bisitak hileta erritoen gaineko bitxikeriak eta eliza honetan ere Zubiaurretarren lanak ikusiko dituzte. Garaiko kanposantu neoklasikoan amaituko da bisita gidatua.

Valentin Zubiaurreren erretratua
Bilboko Eleiz Museoak Valentin Zubiaurre musikariaren erretratua bere funtsan gordeta izan du orain arte. Izen bereko bere semeak margotutako oihal gaineko olio-pintura da. Garaiko San Migel parrokiak 2013an utzita zion museoari, zaindu, gorde eta ikasteko. Eleiz Museoan barriztu ondoren, Garaiko Udalak herrira deposito modura bueltatzeko eskatu du. Aurrerantzean, Garaiko udaletxean izango da ikusgai. Uztailaren 22an antolatuko den bisitan erakutsiko dute lehenengoz herrira ekarri eta gero.

Bisita gidatuan izena-ematea.
Bisita gidatuan izena-ematea doakoa da, baina leku kopuru mugatua denez aurrez izena eman behar da:
Emailez: epi@gerediaga.eus / Telefonoz: 673005981

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies