dotb.eus | Gaur arratsaldean hasiko da Korrikaren 20. edizioa Otxandion

Korrika apirilaren 7an bueltatuko da Durangaldera
Gaur 17,00etan hasiko da Korrika Otxandion eta apirilaren 7an Durangaldera bueltatuko da

OTXANDIO.- Gaur arratsaldeko 17,00etan Otxandiotik irtengo da Korrikaren 20. edizioa Joseba Kanpo familiak lekuko izango duelarik.

10 egun iraungo dituen festa berriro ere Durangaldera bueltatuko da apirilaren 7an arratsaldeko 16,59ean Zornotzara ailegatuz. Hortik aurrera Iurreta, Durango, Elorrio, Berriz, Zaldibar, Mallabia eta Ermutik pasatuko da.

Gaurko hasieraren ekitaldi nagusia 16:30ean hasiko da: Zuriñe Iñarrituk eta Koikili Lertxundik aurkeztuta, Mikel Urdangarin abeslariak eta Urko Mitxelena (KUKAI) dantzariak parte hartuko dute, baita Iñaki Urkijok ere, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak. 17:00etan mezua lekuko barruan sartu, eta lehen eramaileen eskuetan utziko dugu.

Hau izango da 20. Korrikaren Ibilbidea

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies