[dotb.eus] Gaur ospatuko du Durangoko Doinuzahar Kamara Abesbatzak bere 35. urteurrena

Santa Ana elizan izango da arratsaldeko 20.15ean
Santa Ana elizan izango da kontzertua. Argazkia: Doinuzahar

DURANGO.- 35 urte pasatu dira lagun talde batek Doinuzahar Kamara Abesbatza 1982an sortu zutenetik. Hau dela eta Durangoko Abesbatzak kontzertu berezi bat eskainiko du gaur, urtarrilaren 27an, arratsaldeko 20,15ean Santa Anan.

Doinuzahar Abesbatzak hainbat kontzertu eta musika-itzuliak eskaini ditu urte hauetan. Halaber, abestaldeen lehiaketa eta kontzertu- ziklo askotan parte hartu du. Jasotako sarien artean, Alcalá de Henaresen Musika Gaztediek antolaturiko Interprete Gazteen VI Lehiaketa Nazionalean; “Villa de Avilés” XVI eta XXII. Nazioarteko Lehiaketan; Zumarragako V. Lehiaketan; eta Molinako Eguberrietako Kantuen X. Abestalde Lehiaketan. Griñónen 2007ko Abestalde Kantuko Sari Nagusian abesbatzak hirugarren postua lortu zuen.

1985etik 2014ra arte José Luis Ormazabal aritu da zuzendari lanetan. Ondoren zuzendaritza lanetan Esther Hernandez eta Jesús Egiguren musikagilea ere aritu ziren eta gaur egun Laura Nardi irakaslea da abesbatzaren zuzendaria.

Hasieran abesbatzak Errenazimentuko polifonia bereziki landu bazuen ere, urteen joanarekin, bere errepertorioa abestalde-musika barrokora, garaikidera eta folklorikora zabaldu du.

Gaurkorako kontzertu berezi bat antolatu dute ‘Urte askotarako!’ lemapean urteurrena ospatzeko. Ekitaldi honetan orain arte proiektuan parte hartu eta laguntza eskaini dioten musikagile profesionalak izango dira. Horrela, bertan Maitane Abasolo pianoajolea; Roberto Toledo klabikordioarekin; Jon Goiri biolontxeloarekin; Patxi Azurmendi biolinarekin; Ander Ertzilla saxoarekin eta Juan Carlos López klarinetearekin entzuteko eta musikarekin gozatzeko aukera izango da.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies