dotb.eus | Gaurtik aurrera Santixau jaiak ospatuko dira Garain

Uztailaren 23tik 31ra izango dira eta egunero hainbat ekintza izango dira ikusgai
Ohiturak mantenduz egitarauan ez dira faltako dantzak

GARAI.-  Garaiko jaiak laster datoz eta hainbat izango dira bertan goza daitezkeen ekintzak. Hasteko, gaur, jubilatuen bazkaria izango da 14:00etan.

Astelehenean, Donien Atxarekin hasiko dira ofizialki jaiak 19:00etan eta ondoren Ezten Giro erromeria izango da ikusgai. Asteartea txistulari, dantza eta agintarien kalejirarekin hasiko da, 12:00etan meza izango da eta arratsaldea erregelen erakustaldi eta kantu poteoarekin beteko da. Asteazken goiza berriz kalejira eta mezarekin hasiko da eta arratsalde-gabak Tortila Txapelketa eta Hobenauke erromeria izango ditu barne.

Ostegunari dagokionez, haurrentzako jolas parkeaz, mus txapelketaz eta duatloi txikiaz gozatu ahal izango da. Ostirala, aldiz, antzerki eta musikari egokitua dago, Filamento Farolaria antzerki talde eta Luhartz musika taldearekin. Zapatuan Luhartzeri testigantza hartu eta, musikarekin jarraituz, DJ BULL izango da egun guztian zehar musika -jole. Asteburuari amaiera emateko, Briska Txapelketa, asto proben erakustaldia, bertso saioa eta Lisker erromeria taldea izango dira domekan zehar. Amaitzeko, astelehenean, meza, herriko dantzariak, asto proben erakustaldia, afari herrikoia eta rifen zozketa izango da.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies