[dotb.eus] Gerediaga Elkarteak Astola urtekariaren 11. zenbakiaren nobedadeak aurkeztu ditu

Nobedade modura salgai jarriko da eta bisita gidatu berezia egongo da
Gaur goizean aurkeztu da Astola urtekariaren 11. zenbakia. Argazkia: dotb.eus

DURANGALDEA.- Gaur goizean Gerediaga Elkarteak Astola urtekariaren 11. zenbakia aurkeztu du. Durangaldeko historia eta ondarea ezagutzera emateko bederatzi lan berri argitaratzen ditu urtekari berriak.

“Aurten nobedade modura, ASTOLA urtekaria kalean salgai jarriko dugu azaroaren 4an. Zenbaki berriaz aparte, agortu barik dauden aurreko zenbakiak ere eskuratzeko aukera izango da Durangoko Andra Mari elizpean. Eta azaroaren 5ean, berriz, bisita gidatu berezia antolatu dugu. Aurten daukagun erreportaje batek aukera ematen digu inguruan dauden eskulturak ezagutzeko” azaldu du Izaskun Ellakuriagak.

Mikel Onandia arte historialariak, Durangoko kale eskulturen gaineko erreportajea egin du eta tartean Durangon aire libreko eskulturen museoa egiteko egitasmoa gogora ekarri du. Lana aprobetxatuta, Mikel Onandiak berak eskultura esanguratsuetan zehar bisita gidatua zuzenduko du.

Goizeko 10:00etan, gazteleraz, eta 12:00etan, euskaraz izango da eta Durangoko Arte eta Historia Museotik hasiko da bisita. Honek 5 euroko kostua izango da eta ASTOLA aldizkaria oparituko da. Leku kopuru mugatua denez izena-emateko gerediaga@gerediaga.eus helbidera edo 94 681 8066 telefonora deitu behar da.

ASTOLA 11. zenbakiaren Erreportajeak

Artzainak XXI. Mendea, pasioa bizirik ( Markel Onaindia )
Artzaintza iraganeko bizimodu zahar eta bukoliko batekin lotu arren, Markel Onaindia kazetariak egindako erreportajean, gaur egun ere bizimodua aurrera ateratzen duten Durangaldeko artzainak ezagutuko ditugu.

A la luz de un mismo sol – Semejanzas entre la obra del maestro de Arbulu y el Crucero de Kurutziaga ( Jesus Muñiz)
Astola aldizkariaren 4.zenbakian argitaratuta zuen Kurutziagako kurutzeari buruzko lan baten ondorioz, Jesus Muñiz arte historialariak beste ikerketa baten barri izan zuen, Arabako hainbat elizatako gangak egin zituen eskultore anonimo batek egindako lanekin antza handia zutela iragarriz.

Memoria, ukatutako iragana berreskuratzen (Iban Gorriti – Jon Irazabal)
Durangaldean, 40 urte luzetan ukatu izan dan egoera eta gertatutakoa berreskuratzeko lanean hainbat talde lanean ibili da. Iban Gorritik eta Jon Irazabalek idatzitako lanean guztien errepaso laburra jaso da.

Arte y espacio público – escultura pública contemporánea en Durango (Mikel Onandia)
Duangoko eskultura ondarea ezagutzera emoteko erreportajea da Mikel Onandia arte historialariak idatzitakoa.

Argazkilari minuteroak (Jose Mari Uriarte)
Argazkilari minuteroen ogibidea gertutik ezagutzeko aukera ematen du Jose Mari Uriarte argazkizaleak egindako erreportajeak eta Durangaldean ibilitakoen erreferentziak ere ematen dizkigu.

Los encinares cantábricos de Durangaldea (MªCarmen Navarro)
Durangaldeko artadiei buruzko artikulua idatzi du Mari Carmen Navarro biologo durangarrak. Artadirik garrantzitsuenak Urkiolako Natur Parkean ditugu. Euren paisaia-balioa, biogeografikoa eta ekologikoa nabarmentzen ditu.

Durangaldeko herri-izenak, lurraren bihotz taupadak (Felix Murugutza)
Euskaltzaindiako Onamastika Batzordeko kideak, Felix Mugurutzak, Durangaldeko toponimiari gainbegiratua egin dio artikuluan. Horretarako, eskualdeko herri-izenak hartu ditugu.

Mancomunidad de Durango, una comarca incompleta (Joseba Gorostiza)
Durango Merindadeko Amankomunazgoaren historiaren laburpena egin dau Joseba Gorostizak. Gaur egun zortzi udalerrik osotzen dute, eta helburua herritarrentzat oinarrizkoak diren lau zerbitzu kudeatzea da.

Berrizko Besoitaormaetxea, etxolatik baserrira (Teresa Campos)
Teresa Campos arkeologoak Gerediaga Elkarteak hasitako proiektu baten emaitza aurkezten du. Bizkaiko baserrietako bizimoduen gaineko interpretaziorako, Berrizko Besoitaormaetxea baserrian egindako lanen garrantzia azaltzen du.

Dagoeneko urtekaria salgai dago 5 eurotan ohiko saltokietan. Elkarteko bazkideek, Durangoko Azokan doan eskuratu ahal izango dute Gerediagaren eraskumahaian.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies