dotb.eus | Gerediaga: “Sentipen bikoitza daukagu orain elkartekook.Eskerrik asko Aitziber!”

Aitziber Atorrasagasti, orain arte Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan dana, Kultura Sustapenetarako zuzendaria izango da
Aitziber Atorrasagasti Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan da. Argazkia: Gerediaga Elkartea

DURANGALDEA.- Gabon jaien bezperan jakitera eman ziren Eusko Jaurlaritzako Bigen Zupiria Sailburu berriaren Kultura Sailako izen berriak, eta hauen artean Aitziber Atorrasagasti aurkitzen zen Kultura Sustapenetarako zuzendari berria bezala.

Beraz, 2009tik Gerediaga Elkarteko kudeatzailea eta kidea izan dana  utzi egin behar du bere lanpostua. Honen ondorioz Gerediaga Elkarteak bere eskerrona adierazi nahi izan dio gutun bat argitaratuz.

Bertan azaltzen dutenez “sorpresaz jaso genuen albistea. Sentipen bikoitza daukagu orain elkartekook. Pozik gaude Aitziberrek halan erabakita bere ibilbide profesionalean emango duen pausuagatik. Baina, penaz esaten diogu agur -edota gero arte-.  Izan ere,  lan handia eta ekarpen baliotsuak egin ditu elkartearen barruan.
Zorterik onena opa diogu errronka berri honetan eta gure eskerrona agertu nahi diogu 2009an gure proiektuarekin bat egin zuenetik Gerediaga Elkarteari emandako guztiagatik”.

Bestalde, Aitziber  Atorrasagastik berak ere eskerrona adierazi die Gerediagako bazkideei “Ilusioz eta indartsu ekingo diet behar berriei, azken 7 urte hauetan Gerediagan euskal kultura maitatzen, zaintzen eta indartzen erakutsi didazuen bezala” adierazi du Atorrasagastik.

Orain beste aro berri bat zabaltzen da Gerediaga Elkartean eta momentuz bazkideei eman die aukera kudeatzailearen lanpostua betetzeko.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies