[dotb.eus] Idi eta zaldi probak asteburu honetan Berrizko Antonio Deunaren jaietan

Urtarrilaren 27tik 30era proba ezberdinak ospatuko dira
V. Kintopeko probak eta LXII. Antonio Deunaren Sariketa Nagusia ospatuko dira

BERRIZ.- Asteburu honetan oraindik ere Berrizko Antonio Deunaren jaiak ospatuko dira eta hauen barnean aurten ere urtarrilaren 27tik 30era idi eta zaldi probak ikusteko aukera izango dugu.
Berriro ere idi eta zaldi onenek manta baliotsuak lortzeko lehiatuko dute. V. Kintopeko probak (5 urte baino gutxiagoko idiak) urtarrilaren 27an ospatuko dira eta lehiakideak Lopategi, Unai Elorrieta eta Iñigo Aurrekoetxea.
Idi Nagusien mailan, aurten LXII. Antonio Deunaren Sariketa Nagusia ospatuko da urtarrilaren 28an 18,00etatik aurrera. Taldean primerako Idi-bikoteak daude, halaber, Iñaki Lopategiren idiak, Zornotza anaiarenak, Errexilko Txokolate eta Lasarteko Telleriarenak.

Eta urtarrilaren 29an 17,00etan Zumeltxu Ondo, Biorenabarri eta Bakioko Biritxinagaren idiak ariko dira. Eta 22,00etan Artola, Matxarre eta Alegriarenak izango dira protagonistak.

Azkenik, urtarrilaren 30ean, VII. Zaldi probak ospatuko dira 21,00etan. Lau zaldi egongo dira lehian. Jatetxe Nabarniz, Berriatuako Belaustegi, Aulestiko Ubillotx eta Berrizko Jon Bazetaren zaldiek 930 kiloko harria arrastaka eraman beharko dute irabazteko.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies