dotb.eus | Indarkeria Matxistei aurkako bertso saioa Durangon

Medicus Mundi Bizkaia GGKE eta Durangoko Udalak elkarlanean antolatu dute ekitaldia
Sarrerek 3 euro balio dute Andragunean eta Plateruenean daude salgai.

DURANGO.- Gaur, arratsaldeko 20,00etan, Medicus Mundi Bizkaia GGKE-k, Durangoko Udalarekin batera “Bertsoz-Bertso Indarkeria Matxistei Aurre” izeneko bertso saioa aurkeztuko dute, Durangoaldeko Bertso Eskolaren laguntzarekin, Durangoko Plateruenean.

Jarduera honen bidez, Guatemalan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan emakumeek bizi dituzten indarkeria egoerak ezagutarazi gura dira, eta, bide batez, Durangoko egoeraz ere hausnartuko da. Kontzientzia sozial kritikoa bultzatzea da helburua, kontzientzia horren bidez bermatu ahal izateko genero indarkeri barik bizi-tzeko munduko emakume guztiek duten eskubidea.

Durangaldeko Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatu da saioa. Erika Lagoma izango da gai-jartzailea, eta Bertsozale Elkarteko Ahalduntze Taldeko hiru bertsolari ibiliko dira kantuan: Nerea Elustondo, Alaia Martin eta Miren Artetxe.

Bertso saioko gaiak sortzeko abiapuntua Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Guatemalan egindako ilustrazioak eta biñetak izango dira. Herrialde horietan urte luzez dabil Medicus Mundi emakumeenganako indarkeriaren kontra lanean. Bestalde, egitasmo honen bidez, Durangoko emakume elkarteen sareko lana bultzatu gura da. Elkarte horietako kideek emakumeenganako indarkeria mota guztiak sala-tzeko ekintzak garatzeko interesa dute, bai Iparraldean eta baita Hegoaldean ere

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies