dotb.eus | Iurretak “Sarean Sun-Sun” lehiaketa jarriko du martxan euskara teknologia berrietan sustatzeko

Hainbat ekimen burutuko dira  herrian euskararen erabilera sustatu eta indartzeko
Euskararen erabilera sustatzeko ekitaldiak aurkeztu dute. Argazkia: dotb.eus

IURRETA.- Euskararen erabilera sustatu eta indartzeko asmoz Iurretako Udalak hainbat ekimen jarriko ditu martxan urte honetan Elhuyar Aholkularitzarekin batera.

Hainbat kanpaina jarriko dira martxan baina berritasun bezala “Sarean Sun-Sun” lehiaketa da teknologia berrietan euskara sustatzeko asmoz. Zorione Fundazuri, euskara zinegotziaren esanetan “gazteek denbora asko ematen dute sare sozialetan eta gehienetan erderaz erabiltzen dute hitzak laburtuz eta abar, hau dela eta Iurretako Euskara Ahoulkularitza Batzordeak lehiaketa bat egitea pentsatu du”. Lehiaketa Martxoaren 1en jarriko da martxan eta bertan parte hartzeko iurretarra izan behar da. Horrela, hilero, martxoan hasi eta abendura arte galdera bat egingo da sareetan erantzuteko, Whatsapp, Facebook, Twitter eta abarren bitartez. Ondo erantzuten dutenen artean 50 €ko bale bat zozketatuko da.

Bestalde aurten 2. Euskara Erabileraren Plan Berria jarriko martxan. Aurrekoa 2014. urtean egin zen eta 3 urteko epea izan zuen eta bigarren honek ere beste hiru urteko epea izango du. Plan honetan helburuak zehaztuko dira eta ondoren hauek lortzeko ekintzak burutuko dira. Udalarako plan berri honetan honetan aztertuko diren atalak udaleko langileen barne harremanak eta hizkuntz ohiturak izango dira.

Eta aurreko urteko ekimenekin ere jarraituko dute, adibidez 2. Mintzopotea egingo da. Aurten euskaldun berriak ere parte hartzeko deia egiten dute euskaldun zaharrekin batera euskaraz aritzeko. Euskara Beti Bizi kanpaina ere mantenduko dute merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko eta aurten enpresa txikiekin ere lana egingo da zentzu honetan. Azkenik iaz egin zen bezala elkarteekin lana egingo da, iaz kirol elkarteekin egin zen bezala aurten gainontzeko elkarteekin ere egingo dute lan, Fundazurik azpimarratu zuenez “gure asmoa euskaraz aritzeko animoak ematea da, iaz hiztegi txiki bat banatu genien kirol elkarteko gurasoei seme-alabekin euskaraz berba egiteko”, eta Justo Alberdik, Euskara Aholkularitza Batzordeko kideak adierazi zuen bezala “helburua euskara gure osagarri bat izatea da eta euskara pozik erabiltzea”.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies