[dotb.eus] Iurretako I. Mendi Astea hitzaldi, bideo emanaldi eta mendi ibilaldiekin ospatuko da

Abenduaren 13tik 17ra bitartean IURRETAKO I. MENDI ASTEA ospatuko da.
Abenduak 17 “Iurretako urak ezagutuz mendi ibilaldia” egongo da

IURRETA.- Iurretan mendizaletasuna bultzatzeko asmoarekin abenduko 3. asterako mendiaz lotura duten jardunaldi desberdinak antolatu dituzte Iurretako Zaldai Mendi Taldeak beste elkarte, instituzio eta herritarren laguntzarekin.

Hau horrela, egitarau zabala osatu dute abenduaren 13an hasi eta 17ra bitartean.

Abenduaren 13an “Aizkora hotsak Goi mendietan” bideo emanaldia egon zen eta, gaur, abenduak 14 ekitaldiek jarraitu egingo dute “Mendi lasterketa eta familia” hitzaldiarekin Ibarretxe Kultur Etxean 19,00etan. Bertako hizlariak Oihana Azkorbebeitia  eta Zigor Iturrieta Mendi korrikalariak eta Igor Esparza, IBEF-en lizentziatua eta txirrindulari ohia.

Abenduaren 15ean  19:30etan Dantzari Plazan  #zaldaimendierronka2017 burute dutenei omenaldia egingo zaie jaialdi batekin eta abenduaren 16an  Basatzan2017 Iurretako mendi bizikleta martxa Askondotik irtengo da goizeko 10,00etan. Ibilbideak 25 km izango ditu eta 1000 mko igoera . Izen ematea www.kirolprobak.com egin ahal da aurretiaz eginez gero edo egunean bertan 9:00etatik-9:45etara 10euro. Egun horretan ere Nordic Walking ikastaroa egongo da Askondoko aterpetik hasita 10:00etatik 13:00etara

Eta bukatzeko abenduaren 17an “Iurretako urak ezagutuz mendi ibilaldia” irtengo da Askondotik goizeko 9,30ean. Umeek egiteko moduko ibilbide gidatua izango da hau eta Ibaizabal, Zaldai, Uratza, ura garraiatzeko eraikuntzak, ur biltegia eta abarrekoak ezagutzeko aukera egongo da.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies