dotb.eus| Izurtzak jaiak ospatuko ditu kontzertu, bertsolari eta munduko janari lehiaketarekin

IZURTZA.- Gaurtik hasita Izurtzak bere jaiak ospatuko ditu datorren irailaren 11 arte.

Arratsaldeko 20,00etan izango da txupinazoa eta ondoren trikipoteoa eta kontzertuak izango dira Gaztelekuan.

Bihar, irailak 3, munduko janari lehiaketa egingo dute eta platerari dagokion jantziak eramatea baloratuko da.

Irailaren 4ean “Santa Ageda” eguna ospatuko da eta kalejira, meza eta dantzariak egongo dira. Ondoren Iratxe Ibarra, Txaber Altube eta Erika Lagoma bertsolariak egongo dira. Arratsaldean Imanol Ituiñok monologoa eskainiko du.

Irailaren 8an, Andra Mari egunean, Erdoitzako baselizan meza egongo da, ostean Mendigain dantza taldearen erakustaldia eta arratsaldean umeen jolasak eta pailazoak.

Irailaren 9an tortila txapelketa egongo da eta 10ean XXV Mendi Bizikleta martxa eta XLIX ezpatadantzari eguna ere ospatuko da Izurtzan.

Azkenengo eguna irailaren 11 izango da, Santo Tomas eguna, eta 100 urte betetzen dituen Jesus Uriarteri omenaldia egingo zaio. Horretarako Mendigain Dantza Taldearen erakustaldia egongo da eta ondoren bertso saioa Miren Amuriza eta Gorka Lazkanorekin.

III. Argazki lehiaketa

Bestalde aurtengo argazki lehiaketaren gaia aurtengo Izurtzako jaiak izango da, beraz parte-hartzaileek egun hauek aprobetxatu egin beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko.

Aurkezteko epea irailaren 12tik 30era izango da eta irudiak jpg formatoan egon beharko dira 18×24 neurrikoak. Lehenengo saria 100 eurokoa izango da, bigarrena 75ekoa eta hirugarrena 50 eurokoa.

Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake eta urriaren 17-21eko astean argitaratuko da irabazleen zerrenda udaletxeko taula neta web orrialdean.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies