[dotb.eus] “Ondoko Hilobiko tipoa” antzezlana Abadiñoko Antzerkiño jaialdiaren barnean

Larunbatean, arratsaldeko 20,00etan Errota Kultur Etxean
Emanaldia azaroaren 18an 20,00etan izango da

ABADIÑO.- Datorren larunbatean Antzerkiño Antzerki Jaialdiaren barnean “Ondoko hilobiko tipoa” komedia ikusteko aukera egongo da Abadiñoko Errota Kultur Etxean.

Txalo Producciones konpainiak hilerri batean elkartzen diren neska intelektual baten eta baserritar baten arteko topaketaren gaineko komedia samur bat eskainiko digu.

Katarina Mazzeti idazle suediarraren “El tipo de la tumba de al lado” obran oinarritua dagoen antzezlan honetan Iker Galartza eta Aitziber Garmendia arituko dira antzezle moduan

Azaroan 4an “Hamlet 2.0” lanarekin hasi eta azaroaren 26an Markeliñe taldearen “Euria” lanarekin bukatuko den Antzerkiño antzerki jaialdiko ekitaldien barruan sartzen da Txalo Produccionesen lanaren emanaldia. Sarrera 5€ kobratuko da.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies