[dotb.eus] Pello Añorga izango da Abadiñoko “Ipuinaren ordua” ekimenaren lehenengo kontalaria

Gaur hasi eta urtarrilera arte euskerazko kontakizunak eskainiko dira eguaztenero
Pello Añorga izango da lehenengo kontalaria

ABADIÑO.- Abadiñoko Udal Mediatekak azaroaren 8an abiatuko du “Ipuinaren ordua” izeneko egitaraua, urtarrilera arte euskerazko kontakizunak eskainiko dizkiena eguaztenero 5-8 urte bitarteko umeei. Guztira hamar kontalari arituko dira umeei kontu, ipuin eta istorio kontatzen. Gabonetan saioak eten egingo dira, Kultura arloko zinegotziak, Eneko Etxebarriak, esan duenez.

Azaroaren 8an Pello Añorga arituko da, 15ean Kontukantoi, 22an Doro Zobaran, 29an Joxemari Carrere, abenduaren 13an Lur Korta, 20an Oihana Etxegibel, urtarrilaren 10ean Maite Franko, 17an Ines Bengoa, 24an Alaitz Muro, eta 31n Lupe Lekuona.

Ipuingelan 40 ume sartu ahal izango dira gehienez. Sarrerak Udal Mediatekan banatuko dira saio bakoitzaren aurreko astelehenean. Kulturako zinegotziak azpimarratu du egitarau horrek aurreko urteetan izan duen erantzun ona, eta argitu du aurten lehen aldiz mugatu dela aforoa, ipuingela ez saturatzeko.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies