dotb.eus | Zaldibarko egungo eta izandako alkate eta zinegotziak igandeko galdeketaren alde agertu dira

Egungo eta inoiz alkate edo zinegotzi izandakoak batu ziren adierazpena egiteko
Zaldibarko alkate eta zinegotziak elkartu ziren atzoko agerraldian.Argazkia: dotb.eus

ZALDIBAR.- Maiatzaren 7an Gure Esku Dago ekimenak antolaturiko galdeketa dela eta Zaldibarko gaur egungo alkate eta zinegotzi eta inoiz izandakoak ere elkartu egin ziren adierazpen bat egiteko eta egun horretan zaldibartarrak parte hartzera gonbidatuz “Herri gisa geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugulako eta erabakia hartzea herritarroi dagokigulako”.

“Hemen gaudenok argi daukagu Euskal Herriak garai berriak bizi dituela”, adierazi zuten, eta “norberak etorkizunari begira proposa ditzakeen proiektuetatik haratago”, azpimarratu zuten, “posiblea, beharrezkoa, egokia eta zilegia” erabakitzeko eskubidea gauzatzea.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies