[dotb.eus] [zuredot] Herritarrak berdintasunaren alde, udal gobernua zergatik ez?

Abadiñoko EH Bilduko Meritxel Etxagibelek bidalitako eskutitza
Irudian aurtengo Sanblasetako irudi bat

ABADIÑO.- San Blasak, jai garrantzitsuak Abadiñon. Goizetik hasita milaka eta milaka pertsona hurbiltzen dira gure herrira, eta goizaldeko ordu txikiak arte luzatzen da festa. Festan jakina da eraso matxistak ugariago ematen direla (emakumeok egunero egunero erasoak pairatzen ditugula ahaztu gabe). Baina, udalak argitaratutako San Blasetarako egitarauan eraso matxisten aurkako aipamenik ez, kalean ere, udalaren partetik berdintasunaren alde ezer ere ez. Nora begira egon da udal gobernua? Emakume talde batek lan itzela egin du, erasoen aurkako protokoloak banandu taberna, txosna zein gaztetxean, kartelak eta pankartak herritik zehar jarri, musika ez sexista proposatu… Herritarrek gogoa dute indarkeria matxistarekin bukatzeko. Herritarrek gogoa dute berdintasunean oinarrituko den Abadiño batean bizitzeko. Baina, ze tresna jartzen ditu udalak horretarako? EH Bildutik askotan proposatu dugu berdintasun kontseilua dela bidea, herritarrak parte-hartze aktiboa eta zuzena izango duten gunea. Udal gobernuarentzat ordea, gure proposamena ez omen da egokia. EH Bildutik berriro ere deia luzatzen diogu udal gobernuari berdintasun kontseilua sortu eta martxan jar dezan, Abadiñon berdintasunean bizi nahi dugulako.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies