Guztira 160 umek hartu dute parte Durangon ospatutako Herri Kiroletako Txapelketan

Hurrengo hitzordua Martxoaren 6an izango da Gernikako Santanape Kiroldegian

img9310

img9285

GUREDOT KIROLAK.- Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak antolatuta igande goizean gaztetxoen Herri Kirol Txapelketa ospatu zen Durangon.

Goizeko 11,30ak inguru hasi zen gaztetxoen lehia. Topaketa honetan taldeka hartu zuten parte benjamin eta alebin mailako gaztetxoek. Horrela hainbat ume ikusi genituen txingak eramaten edo sakuekin lasterketak egiten, lokotxak hartzen eta ingudea altxatzen.7 talde egon ziren alebin mailan 70 umekin eta 10 benjamin mailan 90 umekin, guztira 160 umek hartu zuten parte ekitaldi honetan eta giro ederra sortu zen umeen eta familien artean.

Bertan Zeberio, Galdakao, Zaldibar, Judo Durango, Gernika, Lekeitio ikastolak eta Iurreta-ko Heki Herri Kirol Taldea izan ziren partaide. Benjaminen artean Lekeitio Ikastolak B eta Zeberio Ak lortu zituzten puntun gehien A multzoan eta B multzoan berriz Galdakako Eguzkibegiko Tximistak lortu zuen puntu gehien. Eta alebin mailan Iurretako Heki Herri kirol taldekoek irabazi zituzten puntu gehien.

Judo Durango taldekoek adierazi dutenez “inportanteena ondo pasatzea zen baina herri kirolek Judoarekin zerikusi handia du indarretan eta tiraketetan adibidez”, beraz helburu bikoitza zen talde honentzako.

Hurrengo hitzordua Martxoaren 6an izango da Gernikako Santanape Kiroldegian.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies