dotb.eus | Kontuleku egitasmoaren lehenengo saioa datorren otsailaren 4an hasiko da Berrizen

 Izena emateko azken eguna otsailaren 1en izango da
Izena emateko epea otsailaren 1en bukatuko da

BERRIZ.- Berrizko udalak martxan jarriko du berriro ere Kontuleku egitasmoa. Irakurketa familiengana hurbiltzea du helburu egitasmo honek, eta guraso euskaldun zein ez euskaldunei zuzenduta dago, batzuek zein besteek liburuen bidez umeekin euskaraz gozatzeko esparrua izango dute.  Guraso euskaldunen kasuan saio osoa euskaraz izango da; euskaldunak ez direnen kasuan, berriz, umeekin dauden tartean euskaraz egingo da eta gurasoekin daudenean gaztelaniaz.

Horrela, haurrek ikusiko dute gurasoek euskararik jakin ez arren, euskarazko jarduera horretan biak batera gustura ari direla.

“Ekimen honekin, 4-5-6 urte bitarteko haurrengan literaturarekiko zaletasuna pizten eta sustatzen saiatuko gara, biharko herritarrak liburutegi kontsumitzaile izateko” adierazi dute antolatzaileek. Landuko diren alorrak: afektibitatea, komunikazioa, irudimena, harremanak, hizkuntza, adierazpen fisikoa eta artistikoa eta literatura izango dira.

Datak Otsailak 4, 11, 18, martxoak 4, 11, 25, apirilak 1, 8 izango dira eta otsailaren 4an izango da lehenengo saioa. Dana dala  egutegia behin-behinekoa da eta taldeak adostuko ditu datak. Saioen ordutegia 12:15 eta 13:15ean izango dira
Matrikula 10 € koa izango da familiako, eta izen-ematea Berrizko Udalan izango da euskara arloko 946 824 036 telefonoan eta emailaren bitartez euskara@berriz.eus. Izena emateko azkenengo eguna otsailaren 1en izango da.

 

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies